AZP Funtzionarioen gradu kontsolidazioa
Lan postu bat behin-behinean betetzeagatik diskriminazioa
2019ko ekainaren 20an Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak (EBJA) argitaratu duen sententzia baten arabera karreradun funtzionarioen eta bitarteko funtzionarioen arteko tratu desberdintasuna diskriminatzailea dela ebatzi du.
Auzitegi Gorena (TS) 2018ko azaroan antzeko terminoetan agertu bazen ere, UPV/EHU-ko eta EAEko administrazio orokorraren langileei aplikatzea ez da baketsua gertatzen ari, batez ere ez dagoelako borondate politikorik. Bi euskal administrazio publiko hauek, 1989ko Euskal Funtzio Publikoaren (6/89 Legea) legea erabiliz, ez diote baliotasuna aitortzen lanpostu batean izandako jarduna gradua kontsolidatzeko, karreradun zein bitarteko funtzionarioei.
Zentzu honetan, 6/89 Legeko 45 artikuluak, graduaren kontsolidazioa “galarazten” du “behin-behineko” lanpostu bat betetzeagatik (lanpostua kentzea edo lanpostutik mugiarazitako kasuetan arrazoitua egon ezean) eta halaber ezartzen du “gradu pertsonalaren kontsolidaziorako, lan postu batean zerbitzu betekizunetan igarotako epealdia, funtzionarioaren berezko lan postuaren mailari dagokiona kontutan hartuko da”.
Hala ere, Estatuko legediak (Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legea –EBEP- eta 364/1995 Errege Dekretua)“zerbitzu betekizunetan igarotako epealdia, jarduneko lanpostuari dagokion gradua kontsolidatzeko konputagarritzat” onartzen du « beti ere lan postu hori edo maila berekoa edo goragokoa behin betiko izaeraz lortzen baldin bada » 364/1995 Errege Dekretuaren 70.6 artikuluan jasotzen denaren arabera. Gainera, 2018ko azaroko sententzian Auzitegi Gorenak ebazten du gradu pertsonala eskuratzeko araututako prozedura karreradun funtzionarioentzat ez ezik bitartekoentzat ere badela aplikagarria.
Testuinguru honetan, euskal administrazio publikoek argudiatzen dute estatuko legedia ez dela aplikagarria kasu honetan eta beraz, ez dela posible diskriminazioa dagoenik argudiatzea. Baina Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ekainaren 20an ebatzi duen arabera zalantzan jarri daiteke hain zuzen ere. Sententziaren edukia sakonean aztertu behar dugu UPV/EHUko AZPko langileengan izan dezakeen eragina zehazteko. Edozein kasutan, errekurtso eta demandetan beharrezkoak ez diren gastuak saihesteko, unibertsitateko zuzendaritzak ofizioz jokatu eta sententzian erabilitako irizpideak onartu behar dituela uste dugu.
Laster martxan jarriko ditugun ekimenen berri emango dugu, baita ere erreklamazio kolektibo edo/eta indibidual posibleen beharra azkenean UPV/EHUk ez badie aitortzen funtzionario guztiei lanpostu baten emandako lanak gradu kontsolidatzeko. Informazio gehiago edo gure laguntza behar izanez gero, harremanetan jarri UPV/EHUko campus ezberdinetako egoitzekin.