El próximo día 23 se reunirá nuevamente el Claustro de la UPV/EHU. Entre los puntos del día se encuentran el programa de actividades del curso 2016-2017 y la memoria anual de la Aldezle. Las candidaturas impulsadas por LAB han planteado las siguientes preguntas sobre estos temas:
2016-2017 ikasturteko Jardueren Programa
- Galdera:
“1.8. Egresatuen laneratzea sustatu”. Enplegu guneen jarduera babestu eta optimizatzea planteatzen duzu. Egun, Enplegu guneen jardueren ardura duten langileak Lanpostuen Zerrendatik (LZ) kanpokoak dira, nahiz eta egiten duten lana estrukturala izan. Ez duzu uste enplegu guneen jarduera babesteak eskatzen duela zerbitzua indartze aldera lanpostuak LZkoak bilakatzea? Noizko aurreikusten duzu hori gertatuko dela?
- Galdera:
“2. Unibertsitate ikertzailea”.
- Eusko Jaurlaritzaren ikerkuntza talde kontsolidatuen laguntza programan egon den arazoa etorkizunean ez errepikatzeko ekintzarik aurreikusten duzu?
- Baloratu duzu diziplina anitzeko ikerkuntza sustatzeko jardueraren egokitasuna?
- Galdera:
“3.1.2. UPV/EHUko irakasle onenek irakasleak prestatzeko programetan parte har dezaten lortu”. Nola uste duzu lortu daitekeela helburu hau?
- Galdera:
“3.1.3. Kalitatezko irakaskuntzari prestigioa eman, aintzatespen publikoaren bidez”. Irakaskuntzari aintzatespen publikoa egitea egokia da, baina unibertsitatean azken urteetako joera ikerkuntzari lehentasuna ematea da. Kanpora begira jartzeaz gain, ez al duzu ikusten errekonozimendu hori UPV-EHUk berak eta ebaluazio agentziek ere egin beharko luketela?
- Galdera:
“4.1. Irakasle-ikertzaileen ibilbide akademikoaren garapena eta promozioa babestu”. Puntu honetan jarduera bakarra dago: “4.1.1. Irakasle eta ikertzaileen promozioa errazteko prestakuntza jarduerak garatu”. Ez duzu uste badela garaia irakasle-ikertzaileentzako hainbat urtetako formazio plan bat osatzeko lan-hitzarmenean jasotzen den bezala (50. Artikulua)?
- Galdera:
“4.4. Kudeaketako egitura UPV/EHUren egungo premietara egokitzea”. Ez duzu uste Erreferentziazko Langile Zerrenda eguneratzeaz batera badela ordua LZtik kanpo dauden 100 postu LZko lanpostu bilakatzeko? Uste duzu aurten, edo gehien jota, indarreango Unibertsitate Plana bukatu baino lehenago gauzatuko dela Eusko Jaurlaritzak eta EHUk hartutako konpromiso hori?
- Galdera:
“4.6. Pertsonalaren osasun fisikoan, mentalean eta sozialean eragin positiboa duten lan inguruneak sortu”
- Ez duzue uste ikastegi eta eraikin ezberdinetan dauden segurtasun arazoak konpontze aldera urte anitzeko Plana osatu beharko lukeela EHUk eta hori gauzatzeko diru laguntza eskatu beharko liokeela Eusko Jaurlaritzari?
- Osasun azterketak Bilboko eremuan burutzeko zerbitzua empresa berri bati esleitu zitzaionetik hainbat kexa egon dira zerbitzuaren kalitate eskasa dela eta. Badirudi esleipen berria egiteko lehiaketa negoziatu berria martxan jarri nahi dela. Aurten, Bizkaian dagoen mediku bakarraren baja dela eta, egoera are okerrago izaten ari da (ordezkorik ez ete dago). Ez duzu uste empresa pribatu bati zerbitzua azpikontratatzea baino askoz egokiagoa izango litzatekeela Bizkaiko Campuseko Bilboko eremuko eta Eibarreko langilegoari arreta emango liokeen Prebentzio Zerbitzuko Osasun arloaren atala kokatzea Bilbon eta langile propioekin zerbitzua eskaintzea?
- Irakasle-ikertzaile batzuen eskola ordutegi jasanezinak (goizeko lehen orduetan eta egun bereko arratsaldeko azkenekoetan) saihesteko neurririk planteatzen al duzu?
- Galdera:
“5.3. Eskainitako zerbitzuen kalitatea hobetu”
- Ezgaitasun zerbitzuaren hobekuntzaz ez duzu ezer planteatzen. Ez duzu uste ezinbestekoa dela, egun dauden Lanpostuen Zerrendatik (LZ) kanpoko hainbat kontratu LZkotzat jotzea eta zenbaiten kasuan erabiltzen ari zareten kontratu, ordutegi eta azken batean lan-baldintzen etengabeko aldaketekin bukatzea?
- SGIKER zerbitzuaz ere aipamenik ez dago zure programan. Ez duzu uste EHUren behar estrukturalak direnei erantzuteko erabiltzen ari zareten LZtik kanpoko lan edo zerbitzu zehatzetarako kontratazioarekin bukatu beharko litzatekeela eta LZko kontratazio egonkorra baliatu beharko lukeela unibertsitateak?
- Ez diezu aipamenik egiten Gazte Informazio Bulegoei. Tamalez, izena eta izana biltzen dituen bakarra egun Arabako Campusekoa da, eta hori bere baitan biltzen dituen eginkizunei erreparatzen bazaie soilik, zerbitzuak astearte eta ostegunetan goizez soilik zabaltzen baititu ateak. Bizkaian eta Gipuzkoan, aitzitik, lehen zegoen zerbitzua ostaturi buruzko informazioa ematera mugatzen da egun, astean bi egunetan soilik Bizkaian, Bilboko eremuko Larrako Etxean eta Gipuzkoan hango Errektoreordetzapean. Ez duzu uste zerbitzua lehengoratzeko eta asteko 5 egunetan jardun ahal izateko pertsonala kontratatu beharko litzatekeela kalitateko zerbitzua eman ahal izateko EHUko Campus guztietan?
- Galdera:
“5.6. Campus jasangarriko estrategia orokorra garatu”. Ez duzu uste Mugikortasun Plan Orokor bat beharko lukeela EHUk bere Campus ezberdinetan bidegorriak, garraio publikoa (autobusak, maiztasuna, prezioak..), auto partekatua, oinezko ibilbideak eta abar kontuan hartzeko eta, bide batez, Leioako eremuan Bizkaia Parke Zientifikoaren eremu librea (eraikinik gabekoa lur-sailak egokitzeko unibertsitate osoak disfrutatu ahal izateko (parkea, oinezkoen ibilbideak….)?
- Galdera:
“6. Gure ingurunean errotutako unibertsitatea”. Atal honetan ez da irakasle-ikertzaileak euskara ikasteko liberazioak aurreikusten. Ez duzu uste behar handia dauden arloetan aukera hau aztertu beharko litzatekeela?
- Galdera:
“6.1. Euskarazko irakaskuntza eskaintza handitu”. Ez da ezer aipatzen graduondokoetan euskarazko eskaintza handitzeko asmorik. UPV/EHUko Euskararen II. Plan Gidarian, 2017an bukatzen dena, honakoa aurreikusten da “UPV/EHUko master guztiek, ez badira hizkuntza ez-ofizial batean osoki eskaintzen, gutxienez irakasgai bat euskaraz eskaini behar izango dute” eta “UPV/EHUko master guztietan irakasle elebidunen gutxieneko presentzia bermatuko da ikasleek master amaierako lanak euskaraz egiteko eta defendatzeko eskubidea bermatzeko”. Zein neurri aurreikusten duzu bi helburu horiek bete ahal izateko?
- Galdera:
“6.2. Bikaintasun lortu euskarazko irakaskuntzan”. Hainbat jarduera planteatu duzu puntu honetan, Euskararen Plan Gidari berriaren (2018-2022) oinarriak diseinatzeak barne. II. Plan Gidariaren emaitzen ebaluazioa eta euskarak EHUn egun duen egoeraren diagnostikoa (irakaskuntzan, ikerkuntzan, zerbitzuetan…) aldez aurretik egiteko asmorik baduzu?
- Galdera:
“6.3. Euskaraz arreta egokia eman publikoaren harreman zuzena duten lanpostuetan”. Uste duzu AZPko langileak liberatzeko programetan lehentasuna ematea publikoarekin harreman zuzena duten lanpostuei bermatuko duela 86/1997 Dekretuak ezartzen dituen helburuak edo bete-beharrak eskuratzea? Bestalde, baduzu asmorik AZPko alorrean planteatzen diren 1.6 eta 1.7 helburu espezifikoak lortzeko jarduera edota erabakirik bultzatzeko? Baduzu AZP alorreko 1.8 helburu espezifikoa betetzeko asmoa?
- Galdera:
“6.4. Euskararen erabilera soziala sustatu irakaskuntzako eta unibertsitateko bizitzako eremuetan”.
- Ez duzu uste puntu honi dagokionean planteatzen duzuna ez datorrela bat II. Plan Gidariaren helburu espezifikoetan planteatzen diren 7. eta 10. puntuetako zenbait jarduerarekin?
- Ez duzu uste euskararen erabilera sustatu behar dela ikerkuntzan ere?
- Galdera:
“7. Mundura irekitako unibertsitatea”. Atal honetan ez dago munduko herrialde ez-garatuak laguntzeko zuzendutako jarduerarik. Asmorik al duzu arlo horretan? Eskertzekoa da 8.1.2 jardueran UPV/EHUk errefuxiatuei laguntzeko hartuak dituen konpromisoak garatzeko asmoa.
- Galdera:
“8.4. Politika berritzaileak garatzea, sormenezko irtenbide eraginkorrak eskainiko dituen unibertsitate jasangarri bat garatu“. Puntu honetan jarduera bakarra dago: “8.4.1. Unibertsitateko talde guztien (AZPko langileak, irakasle-ikertzaileak eta ikasleak) arteko lankidetza sustatu, unibertsitatearen jasangarritasun arazoak konpontzeko“. Aipatzen duzun lankidetzan zein izango da errektore taldearen egitekoa?
- Galdera:
“9. Gobernu ona sustatzen duen unibertsitatea”. Atal honetan ez dago ikasleen parte-hartzea sustatzeko jarduerarik. Aurreikusten duzu bide horretan lagungarrian izango litzatekeen jarduerarik?
- Galdera:
“9.8. Unibertsitateko talde guztiek gobernantzako estrategietan partaidetza handiagoa izatearen aldeko apustua egin”. Proposamen bakarra (eta pobrea, gure ustetan) dago puntu honetan. Benetan partaidetza handiagoa eta demokratikoagoa izan dadin (estatutuak, sektore ezberdinen partaidetza eta ordezkaritza, komunitate osoaren partaidetza areagotzeko jarduerak…) eztabaida zabaltzeko asmorik baduzu?
- Galdera:
Azken urteotan EHUko langileok gure soldatetan murrizketak nozitu ditugu: bataz besteko %5aren jaitsiera 2010ean, 2012ko abenduko ezohiko pagaren kentzea, Itzarriri ekarpena etetea, soldata izozteak… Honen inguruan ez duzu aipamenik egiten. Baduzu jarduerarik bultzatzeko asmorik? Eusko Jaurlaritzari zor zaigun 2012ko abenduko paga extra itzultzeko EHUri behar duen diru-ekarpena egiteko exijituko diozu? Itzarriri egin beharreko ekarpena berreskuratzeko behar besteko aurrekontua eskatuko diozu? Edo, leialtasun instituzionala medio, ez bata, ez bestea gabe jarraitu beharko dugu EHUko langileok?
- Galdera:
AZPri dagokionez ez duzu asmorik egonkortasun akordio berria jorratzeko Jaurlaritzaren agintaldi berrian zabal litezkeen aukerak baliatzea egungo langilegoaren prekarietatea murriztu ahal izateko?
Aldezlearen urteko txostena
Galdera: 2016ko aztergaien zerrenda ikusita, 559. zenbakia duena, Erantzunik eza GRAL espetxean egiteko aukerari buruzko errekurtsoari izenekoa: Zergatik ez zitzaion eman erantzunik? Zer aholkatu zuen Aldezleak? Nola bukatu da afera?