- Euskal Herriaren zerbitzuan dagoen unibertsitate publikoa: Nazioarteko sailkapenei begiratzeaz gain, euskal gizartearen exijentziei erantzun behar die ere; eta norbanakoen arteko lehiakortasuna baino, lankidetza bultzatzeko xedea izatea.
- Euskara eta euskal kulturaren babesarekin konprometitua: hanka-motz dauden euskara planen gainetik, euskaraz lan egin eta arreta jasotzea bermatu eta euskal ondarea hedatzearen aldeko hautu irmoa egitea.
- Emakumeontzako esparru segurua: indarkeria matxistari aurre egiteaz gain, pertsona guztiak beren aniztasunean karrera profesionala eta bizitza-proiektua berdintasunean garatzeko gunea eraikitzea eta feminismoaren ekarpenak aintzat hartzea.
- Eztabaida kritiko eta erabaki demokratikoetarako gunea: EHUren parte diren kolektibo guztiek dagozkien eztabaidetan parte-hartzeko aukera bideratzea, eta foro itxietatik gardentasun eta partaidetza bermatzen dituzten erabaki-guneetan ideien konfrontazio kritikoa ahalbidetzea.
- Euskal unibertsitate esparruaren ardatza: Euskal Herriko gainerako unibertsitateekin elkarlanean aritzea.
- Elkarkidetza-balioetan oinarritutako jarduna: kultura eta identitate-aniztasunarekin, funtzionalitate ezberdinekin, elkartasunarekin, ekologia eta bizigarritasunarekin konprometitua, militarismoa eta armagintza sustatzen dituzten erakunde eta industriekin inolako kolaboraziorik gabe.
- Ikasle presoei irekia: presoek nahi dituzten ikasketak egin ditzaten aukera eskaintzea eta bermatzea.
- Bere esparruetan lan egiten duten guztien eskubideak babesten dituena: UPV/EHUko pertsonalaren parte ez diren langileen (garbiketa, ostalaritza, kirol-jarduerak, lore-zaintza…) lan-baldintzak babesteko, kontratuetan klausula zehatzak ezartzea.
Aipatutako neurrietan pausoak emateko, langileon baldintzak hobetu ahal izateko eta UPV/EHUk behar dituen aldaketa sakonetan aurrera egiteko, ahalik eta indar gehien bildu behar dugu indar sindikal moduan. Horretarako, lehen, orain eta gero bezala, zurekin kontatzen dugu!