Hauteskunde Sindikalak 2023. AZP: Balantze-Programa

Adierazpena

Martxoaren 30ean, hurrengo lau urteetan UPV/EHUn izango den langileen ordezkaritza aukeratzeko deituta gaude Hauteskunde Sindikaletan. 2019tik gauza asko gertatu dira; konbultsio handiko garaia bizi gara (COVID 19ko pandemia, faxismoaren igoera Europan, migrazio-mugimenduen areagotzea, Ukrainako gerra…), eta nahasketa horretaz baliatuta, batzuek neurri neoliberalenak ezartzen saiatu dira, baita unibertsitatean ere.  Horren aurrean, langileon eskubideen aldeko aldarria eta borrokak inoiz baino beharrezkoagoak dira. 

Testuinguruari begiratuta, langileon eros-ahalmenaren galera eta zerbitzu publikoen eraispena dira, besteak beste, krisi sistemikoaren eraginak. Kapitalaren, bankuen eta korporazio handien etekinen handitzea ematen den bitartean, langileriaren prekarizazioa eta txirotzea areagotu da. Gaur egun enplegua izateak ez du bermatzen bizitza duina izateko eskubidea. Horren aurrean, nabariak dira administrazio publikoen, Jaurlaritzarena tartean, nagikeria eta ezintasuna.

Beste aldetik, Madriletik inposatu zaigun lan-harremanen arautze zentralistak lan-baldintzak kaltetu ditu. Lan erreformaren ondorioak pairatzen jarraitzen dugu eta erreforma berriak kalterako izan dira: erretiroaren inguruko “itun soziala” atzerapausoa da eta horren atzean diskurtso ultra liberala dago. Horren aurrean, Euskal lan-harreman eta babes sozialaren marko propioaren aldarriari eusten dio LABek.

Zerbitzu Publikoen  suntsitzearen dinamika hedatuz doa eta Euskal Enplegatu Publikoaren Legea horren adibidea da. Estatuko agindu eta  irizpide nagusiekin bat egiten du Jaurlaritzaren Legeak, horren egokipen hutsa baita. Erosahalmenaren galeraren aurrean eta enplegu duinak izateko baldintzetan inolako hobekuntzarik ekarri ez duena.

Era berean,  langileak egonkortzeko eta lanpostuak konsolidatzeko Madriletik ezarritako neurriak ere ez nahikoak izan dira eta gaur gaurkoz ez dituzte behin-behineko kontratua duten langileen eskubideak aitortzen.

Lau urteetako lana kanpotik inposaturikoaren kudeaketa hutsa

Zurekin Bagara: etorkizunari begira, zer?

Gure Hautagaitzak

LABek jarraituko du finantzaketa, soldata eta plantillaren gaztetze plan duinak borrokatzen

Orri nagusia