Zurekin Bagara, etorkizunari begira, zer?

UPV/EHUko zuzendaritzak azken urteotan hartu duen langileen eskubideak deuseztatzeko eta kanpoko inposaketak aplikatzeko joeraren, eta beste sindikatuek izaten duten jokaera bikoitzaren —gauza batzuk bultzatzen eta sinatzen Madrilen zein mahai orokorrean baino ukatzen UPV/EHU— aurrean, LAB sindikatu indartsua behar dugu hurrengo urteetan, ekintza sindikalaren bidez, negoziazio-mahaietan zein beste foroetan langileen eskubideak defendatzen jarrai ditzagun. Besteak beste honako proposamenak landu nahi ditugu hurrengo urteoan:

  • Politika feministak ardatz; emakumeen eta gizon arteko berdintasuna, ko-erantzukizuna eta kontziliazio neurriak bultzatuko ditugu. Aldi berean, III. Berdintasunaren planaren balantzea egin eta IV. Plana lantzen hasi behar den honetan, LABek feminismotik eragingo du. Berdintasun Zuzendaritza indartzea eta Berdintasun Zerbitzuaren presentzia hiru kanpusetan bermatzea exijituko dugu. Formakuntzarako eta prebentziorako diru-partida handitzea eta berdintasun teknikarien plantilla indartzea eskatzen ditugu. Horretaz gain, azaroaren 25tik haratago, UPV/EHUko zuzendaritzarekin ez ezik, langileekin eta bertan dauden talde feministekin batera, kanpusak emakumeentzako* leku seguruagoak eta sexu-identitate anitzak askatasunez adierazteko guneak izan daitezen lan egiten jarraituko dugu.
  • Lan-ordutegia, oporraldia eta ordutegiak; zentroen itxiera-egutegia, oporraldiak eta aparteko lan-orduen inguruko benetako negoziazioa bultzatu nahi dugu, langileen eskubideak eta interesak eta zerbitzuaren beharrak bateragarriak izan daitezen. Ildo horretatik zuzendaritzak telelana eta eszedentziak negoziatzeko mahaia lehenbailehen ireki dezan exijitzen dugu.
  • Lanpostuen balorazioa; Gehiago itxaron gabe, Errektoreak agindutakoa bete dezan eta lanpostuen balorazioa abiatzeko ordua da. Izan ere, langileek frogatu dute behar izan denean, eskatutakoari erantzun diotela eta lanpostuek dituzten exijentzia berriei egokitu direla ere; bada ordua, ahalegin horren aitortza izango duen lanpostuen balorazioa egin dadin.
  • Langileen egonkortasuna eta karrera profesionala; egonkortasunaren aitortza eta lanpoltsen arautegi berria bultzatuko dugu. Zerbitzu-betekizunen eta eginkizun esleipenen prozedurak aldatu behar dira, behin-behineko langileen partehartzea bermatuz. Era berean, karrera profesionala gauzatu behar da; horretarako, campus guztietan barne-promozioa sustatzeko eta bermatzeko baldintzak adostu behar dira, norberaren lanpostuan promozionatzeko aukera gauzatuz.
  • Langileon euskalduntzea; UPV/EHUko benetako euskalduntzea eman dadin, zerbitzu guztien euskalduntze bidean hizkuntz eskakizunen mailak berraztertu eta langile guztien euskalduntzea errazteko neurriak hartu behar dira. Langileoi euskaraz bizi eta lan egiteko eskubidea bermatu behar zaigu.
  • Berton erabaki eta negoziatu; Euskal lege-marko propioaren aldarrikapenari eutsiz, lege espainiarrak zein kanpoko ebazpenek inposaturiko aldaketek langileengan izango duten eraginaren aurrean, UPV/EHUn bertan eman daitezkeen negoziazioak lehenetsiko ditugu.
  • Gazteberritze plan eta neurriak; Erretiroa berandutzeko eta gazteen laneratzea atzeratzea duten neurriei aurre egingo diegu, baita epaitegietan ere plantillaren gaztetzearen helburuari lehentasuna emanez. Txanda-kontratua erraztea eta adinagatiko lanaldiaren egokitzea helburu izango duten neurrien alde egingo dugu. Horretarako, zuzendaritza interpelatuko dugu inposaketaren bidea alboratu eta adostasuna bilatu dezan
  • Lan osasuna; Langileriaren zahartzeak ez ezik, azken urteotan pandemiak eta krisi sistemikoak langileen osasunean eragiten dituen kalteak, baita arrisku psikosozialak ere, aztertu eta prebentzio-arloa zein zerbitzu psikologikoa indartzeko borrokari eutsiko diogu. Ez da onargarria osasun-zerbitzuaren eginkizun batzuek kanporatzeko dinamika.
  • Pribatizaziorik ez; Era berean ez dugu onartuko UPV/EHUko zuzendaritzak bultzatzen duen zerbitzuen pribatizazioa, ezta horrek dakarren lanpostuen suntsitzea ere.
  • Euskal Herrian Euskal Unibertsitatea; bertokoa eta berton kudeatuta. Euskal Herriak unibertsitate-sistema burujabea lortzeko borrokan jarraituko dugu, unibertsitate eredu propioa landuz. NUPekiko eta Ipar Euskal Herriko unibertsitateekiko harremanak areagotzea helburu.

Lau urteetako lana kanpotik inposaturikoaren kudeaketa hutsa

Gure Hautagaitzak

Orri nagusia