Hurrengo urteetarako lehentasunezko lan-ildoak ontzat eman ziren Barriolan egindako batzarrean

Irekitzen gaia jorratu zeneko bileraren irudi partzial bat.

Otsailaren 24an, ostiralez, Barriola gelategian 60 AZP eta IRI langileak bildu ginen. Batzarrean aurkeztu ziren prozesu partehartzailean aukeratutako lehentasunezko proposamenak eta bertaratutakoen aldetik hainbat iradokizun egin ondoren aukeratutako proposamenak ontzat eman genituen. Jarraitu Hurrengo urteetarako lehentasunezko lan-ildoak ontzat eman ziren Barriolan egindako batzarrean irakurtzen

Irekitzen prozesuaren azken txanpa, martxan

Aukeratu itzazu hurrengo urteetarako lehentasunezko 12 lan-ildoak

Gaur hasiko da Irekitzen prozesuaren azken fasea. Bertan zure iritziz lehentasunezkoak diren 12 proposamenak aukeratu ahalko dituzu. Esteka hau erabiliz egin ahalko duzu otsailaren 3ra arte.

Irekitzen UPV/EHUko LABek hiru fasetan antolatutako eztabaida eta erabakitze prozesu bat da. Prozesua azaltzeko aurkezpena 2015/2016 ikasturtearen hasieran burutu zen. 2015eko bukaeran galdetegi baten bidez eta 2016an zehar eztabaida-saioak eginez eta zenbait iritzi artikulu jasoz jarraipena eman zitzaion prozesuari.

Eztabaida-saioetan agertutako proposamenak –komunikazioa eta parte hartzea, ekintza sindikala eta unibertsitate politika ardatz tematikoetan bilduak– zein gainontzeko dokumentoak kontsultatu ditzakezu Irekitzen prozesuaren web orrian.

Azken fasea: Proposamenen hautaketa eta Batzarra

Hurrengo urteetan garatzeko norberak lehentasunezkotzat jotzen dituen proposamenak  otsailaren 3ra arteko hautaketarekin hasiko da fase hau. Komunikazio, parte hartze eta funtzionamendu  ardatzaren 3 proposamen; ekintza sindikalaren 5 eta unibertsitate politikari buruzko 4 aukeratu behar dira hemen.

Aukeratutako proposamenen inguruko emaitzak datorren otsailaren 20an emango dira ezagutzera web orrian. Prozesuari bukaera emango zaio otsailaren 24, ostiralez, Ibaetako Campusean (Donostia) burutuko den azken Batzarrarekin. Bertan, egindako proposamenen arabera, aukeratuak izango diren proposamenak berretsi edo egokituko dira. UPV/EHUko LABen sail sindikalak Batzarraren emaitzak bere egingo ditu eta beharrezkoak diren mekanismoak jarriko ditu martxan erabakiak egikaritzeko.

Proposamenen hautaketan eta otsailaren 24ko Batzarrean parte hartzera gonbaidatu nahi zaituztegu. Eztabaida kolektiboak ahalik eta parte hartze zabalenarekin bukatzea ezinbestekoa  da. Animo eta parte hartu!

Irekitzen prozesua: II. fasea: Hezkuntza politikari buruzko eztabaida-taldeen ekarpenen sintesia eskuragarri

UPV/EHUko LABek bultzatutako Irekitzen prozesuaren barneko Unibertsitate politikari buruzko eztabaida-taldeetan izandako ekarpenen akta-laburpena eskegi berri dugu gure webgunean. Unibertsitatearen berrogei lagunek hartu zuten parte aipatu taldeetan, IIP zein AZPkoak. Akta hemen sakatuz irakur daiteke.

Jarraitu Irekitzen prozesua: II. fasea: Hezkuntza politikari buruzko eztabaida-taldeen ekarpenen sintesia eskuragarri irakurtzen

Parte hartze, funtzionamendu eta komunikazioaren inguruko Irekitzen-en eztabaiden aktak denon eskura

IMG_3811Maiatza-ekainean zehar burutu ziren Irekitzen prozesuaren barruko komunikazioa, parte hartzea eta sindikatuaren funtzionamenduaren barruko eztabaida-taldeen akta denon eskura jarri dugu Irekitzen-en atalaren barruan.
Jarraitu Parte hartze, funtzionamendu eta komunikazioaren inguruko Irekitzen-en eztabaiden aktak denon eskura irakurtzen

Irekitzen: ekintza sindikalari buruzko eztabaida-taldeen aktak denon eskura

Irekitzen prozesuaren ekintza sindikalari buruzko eztabaida-taldeak burututa, atxikita aurki ditzakezue talde horietako agiriak, izandako eztabaidagaiak eta egindako ekarpenak ikusi ahal izateko.Irekitzen 1_Bilbo Jarraitu Irekitzen: ekintza sindikalari buruzko eztabaida-taldeen aktak denon eskura irakurtzen

150 pertsonak baino gehiagok erantzun dute IREKITZEN prozesuaren INKESTA

IREKITZEN prozesuaren Inkesta zabaldu genuenetik aste bat bakarrik pasatu arren, jadanik 150 erantzun jaso ditugu, horietako kopuru altu bat LABen afiliaturik ez dagoen jendearena. Eskerrik asko!

Kopuru esanguratsua bada ere azken galdera irekietan egindako ekarpenak ere oso aberatsak izan dira. Bereziki azaltzen diren kezkak prekarietatearen inguruan nabarmentzekoak dira: kontratu partzialak, AZPkoen enplegu eta egonkortze prozesuak, atxikien problematika… Horiez gain sindikalgintzaren presentzia, parte hartzea eta teknologien berrien erabilpena komunikazioari begira aipa daitezke.

Esan beharrik ez dago erantzun  kopurua ahalik eta altuena izanez gero, otsailean egingo dugun eztabaida aberatsagoa izango dela.

IREKITZEN prozesuaren aurkezpenetan 100 bat lagun bildu dira

Urriaren 14tik 19ra bitartean Campus desberdinetan egindako IREKITZEN prozesuaren aurkezpenetan AZP eta IIP-ko 100 bat lagun bildu ziren.

leioa
Leioa 2015/10/14

Horietan Mila Amurriok eta Gabi Elkoroaristizabalek, 1.986tik hona, unibertsitatean LABek presentzia duenetik gaur eguneraino alegia, UPV/EHUn emandako aldaketak azaldu zizkiguten eta ondorioz, gure diskurtsoa eta egin beharrekoak errealitate berrira egokitzeko dagoen beharra mahai gainean jarri zuten. Are gehiago, LABen sortzaile izan den belaunaldiari jubilatzeko garaia ailegatzen ari zaionean eta belaunaldi berriek unibertsitateko sindikalgintzaren ardura hartu behar dutenean.

bilbo
Bilbo 2015/10/15

Era berean, LAB sindikatua bere osotasunean (Bir)pentsatzen deituriko hausnarketa baten barruan murgilduta dagoela azaldu ziguten. Euskal Herrian, mundu osoan bezala, zabaldu den egoera ekonomiko eta sozial berriari eta halaber gure herrian bizi dugun egoera eta prozesu politikoari begira, eragile guztiok -sindikatuok barne- eraginkortasunez eta anbizioz erantzungo badiogu, gure buruaren eta eginkizunen gaineko gogoeta eta berrikuntzarekin aurre egin behar diogu. Garai berriei erantzun berriak eman beharko zaizkie.

gasteiz
Gasteiz 2015/10/16

Hau dena azaltzeko aurkezpen bat erabili zen, interes handia sortu zuena bertaratutakoen artean. Hurrengo egunotan, aurkezpen horretan azaldutakoa webgune honetan irakurtzeko aukera izango duzue.

Amaiera emateko, ikasturte honetan zehar IREKITZEN prozesuaren dinamika zein izango den ere azaldu zuten:

  • Lehenengo urratsa, afiliatu eta ez afiliatuen artean inkesta bat zabaltzea LABek azken urteetan egindako lana baloratu eta hurrengo urteetan lehentasunak non jarri behar ditugun jakiteko. Inkestaren edukia webgunean bertan ikus daiteke.
  • Bigarren urratsa, hurrengo hiru hilabetean burutuko ditugun batzarrak. Hauetan, inkestetan jasotako emaitzak eta ekarpenen berri emango zaizkizue. Bestetik, norberaren gogoetak eta ideiak osatzeko eta biltzeko aukera izango dugu.
  • Azkenik, ekainean IREKITZEN prozesuari amaiera emango dion mintegi irekia burutuko dugu. Jasotako ekarpenak errealitate bilakatzeko bidean, hurrengo urteetan LABek UPV/EHUko bere jardueran lehenetsiko dituenen berri emango da.
Donostia 19/10/2015
Donostia 2015/10/19

Bidea hasi baino ez da egin. Hori bai, parte hartze politarekin!

Irekitzen aurkezpenetan 100en bat lagun bildu gara.