Irekitzen prozesua: II. fasea: Hezkuntza politikari buruzko eztabaida-taldeen ekarpenen sintesia eskuragarri

UPV/EHUko LABek bultzatutako Irekitzen prozesuaren barneko Unibertsitate politikari buruzko eztabaida-taldeetan izandako ekarpenen akta-laburpena eskegi berri dugu gure webgunean. Unibertsitatearen berrogei lagunek hartu zuten parte aipatu taldeetan, IIP zein AZPkoak. Akta hemen sakatuz irakur daiteke.

Unibertsitate politikari buruzko hausnarketaren ondoren, urtarrilean prozesu honen bukaeran sartuko gara. Horretarako ekintza sindikala, parte hartzea eta funtzionamendua eta hezkuntza politikaren gainean lan talde ezberdinetan egindako proposamenak eztabaidagai jarriko ditugu.

Horretarako, Irekitzen prozesuaren barruan mintzatu garen hiru arlo horien inguruko eztabaida taldeetatatik eratorritako proposamenak ordenatzeko helburuz sondeo bat irekiko dugu.

Opor onak pasa itzazu eta urtarrilera arte!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude