IREKITZEN Prosezua

1986 urtean hasi zen lanean LAB UPV/EHUn.  Handik hona aldaketa asko eman dira unibertsitatean: langileriaren osaketan, sindikatuetan afiliatuta dagoen langileen profilean, unibertsitatearen funtzioetan, eta abar luzean. Aldaketak ere gizartean, oro har, handiak izan dira eta izaten ari dira egun, nabarmenki ongizate ereduaren inguruan.

UPV/EHUn egiten den sindikalgintza eta bereiziki LABek orain arte burututakoaren eta hurrengo urteetan garatu beharreko jardueraren inguruko hausnarketa egitea proposatu nahi dizugu. Zurekin kontatu nahi dugu, afiliatua izan ala ez.