IREKITZEN prozesuaren inkesta fasea amaitutzat eman genuen azaroaren 14an. Parte hartzearen aldetik ezaugarri aipagarrienak ondorengoak dira:
- Parte-hartzea zabala izan da. Parte-hartzaileen kopuru altu bat, %33 ingurukoa, LABen ez afiliatuak izan dira.
- IIP eta AZP kolektiboetatik jasotako erantzun kopurua nahiko orekatua izan da.
- Gizonezkoen erantzun kopurua emakumezkoena baino zertxobait altuagoa izan da. Orokorrean horrela izan arren, AZP-n aldiz, emakumezkoen erantzun kopurua altuxeagoa izan da.
- Erantzun gehienak 31 eta 55 adinen artekoenak izan dira, kopuru osotik %74a.
- Orokorrean behin behinekoek – egoera prekarioenean daudenek– emandako erantzun kopurua ia erdia izan da, AZP-ren kasuan %64ra ailegatu delarik.
- Bai AZP-n zein IIP-n erantzun duten euskal hiztunen kopurua oso altua izan da, %89koa.
Aldagai demografiko eta laboral hauen arabera jasotako erantzunak nahiko baliagarriak dira orain burutuko den IREKITZEN hausnarketaren 2. fase honetan garatuko diren eztabaidetarako.
Eskerrik asko!
Balorazioak atalka
Hauek dira atalka egindako balorazioak: