Irekitzen prozesuaren azken txanpa, martxan

Aukeratu itzazu hurrengo urteetarako lehentasunezko 12 lan-ildoak

Gaur hasiko da Irekitzen prozesuaren azken fasea. Bertan zure iritziz lehentasunezkoak diren 12 proposamenak aukeratu ahalko dituzu. Esteka hau erabiliz egin ahalko duzu otsailaren 3ra arte.

Irekitzen UPV/EHUko LABek hiru fasetan antolatutako eztabaida eta erabakitze prozesu bat da. Prozesua azaltzeko aurkezpena 2015/2016 ikasturtearen hasieran burutu zen. 2015eko bukaeran galdetegi baten bidez eta 2016an zehar eztabaida-saioak eginez eta zenbait iritzi artikulu jasoz jarraipena eman zitzaion prozesuari.

Eztabaida-saioetan agertutako proposamenak –komunikazioa eta parte hartzea, ekintza sindikala eta unibertsitate politika ardatz tematikoetan bilduak– zein gainontzeko dokumentoak kontsultatu ditzakezu Irekitzen prozesuaren web orrian.

Azken fasea: Proposamenen hautaketa eta Batzarra

Hurrengo urteetan garatzeko norberak lehentasunezkotzat jotzen dituen proposamenak  otsailaren 3ra arteko hautaketarekin hasiko da fase hau. Komunikazio, parte hartze eta funtzionamendu  ardatzaren 3 proposamen; ekintza sindikalaren 5 eta unibertsitate politikari buruzko 4 aukeratu behar dira hemen.

Aukeratutako proposamenen inguruko emaitzak datorren otsailaren 20an emango dira ezagutzera web orrian. Prozesuari bukaera emango zaio otsailaren 24, ostiralez, Ibaetako Campusean (Donostia) burutuko den azken Batzarrarekin. Bertan, egindako proposamenen arabera, aukeratuak izango diren proposamenak berretsi edo egokituko dira. UPV/EHUko LABen sail sindikalak Batzarraren emaitzak bere egingo ditu eta beharrezkoak diren mekanismoak jarriko ditu martxan erabakiak egikaritzeko.

Proposamenen hautaketan eta otsailaren 24ko Batzarrean parte hartzera gonbaidatu nahi zaituztegu. Eztabaida kolektiboak ahalik eta parte hartze zabalenarekin bukatzea ezinbestekoa  da. Animo eta parte hartu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude