Parte hartze, funtzionamendu eta komunikazioaren inguruko Irekitzen-en eztabaiden aktak denon eskura

IMG_3811Maiatza-ekainean zehar burutu ziren Irekitzen prozesuaren barruko komunikazioa, parte hartzea eta sindikatuaren funtzionamenduaren barruko eztabaida-taldeen akta denon eskura jarri dugu Irekitzen-en atalaren barruan.
Bilbon, Donostian, Leioan eta Gasteizen burutu ziren Irekitzen prozesuaren 2. fase honetako eztabaida talde hauek. Lehenengo eztabaida taldeen gaia LABen ekintza sindikala izan bazen, hauetan sindikatuak orain arte jorratutako komunikazio politikaren nondik norakoak eta aurrera begirako proposamenak, parte hartzea burutzekoak eta sindikatuaren beraren funtzionamendua bera egon dira eztabaidagai, lau bilerotan hainbat ekarpen eta proposamen jaso direlarik.

IMG_2995Bilera hauekin Irekitzen prozesuari bukaera eman zaio ikasturte honetan. Hurrengoan, baina, jarraipena edukiko du. Irailaren bigarren hamabostaldian azken eztabaida taldeen errondari ekingo zaio. Kasu horretan, hezkuntza politikaren eztabaida edukiko dugu esku artean. Eta, horren barnean, datorren abenduan izango diren Errektorre hauteskundeak ere izango dira mintzagai.

Hemendik deskargatu akta.

Beraz, udako oporrak ondo pasa eta irailera arte!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude