UPV/EHUn LAB da sindikatu bozkatuena eta ordezkaritza handiena eskuratzen duena
Parte hartzea
Autokonplazentzian jausi barik, aitortu behar da oro har langileen parte hartzeari dagokionez jaitsiera esanguratsua eman dela.
Orokorrean, 2015ean izandako parte hartzea % 34,8koa izan da, 2011n baino 4,7 puntu txikiagoa. Zehazkiago, AZP mailan duela lau urte baino 2,2 puntu txikiagoko parte hartzea (%71,1etik %68,9ra) egon da, eta IIP mailan, 4,8 puntu txikiagokoa (%28,1etik %23,3ra).
Datu horiek guztiek, gure iritziz, lan erreforma ezberdinen ondorioz sortarazitako jarrera indibidualistak agerian utzi izana eta sindikalgintzaren egiteko era birpentsatzera eraman beharra nabarmentzen dute.
Bozkak
2011n, boto kopuruari dagokionez, LAB izan bazen bozka gehien jaso zuen sindikatua, 2015ean LAB sindikatua jarraitzen da izaten bozkatuena (649 bozka), 2011ko emaitzak gaindituz nahiz eta parte hartzea txikiagoa izan. Hori horrela, 2015ean %1,9ko hazkundea izan du LABek portzentualki bozka kopuruari dagokionez (2015ean, %26,17; 2011n, %24,25), eremu bietan, hots, AZP-n eta IIP-n, bozka kopuruaren hazkundea eduki duelarik. Honek, gainera, ahalbidetu du AZP funtzionarioen eremuan, hirugarren indarra izatetik bigarrena izatera pasatzea.
Ordezkaritza
LAB jarraitzen du izaten, 24 ordezkarirekin (2011n baino bat gehiago), ordezkaritza handiena duen sindikatua. Irakasle eta ikerlarien kolektiboan nabarmentzekoa da Irakasle eta Ikerlari laboralen eremuan beste sindikatuekiko aldea handitzen duela LABek. AZP kolektiboan, aitzitik, nahiz eta bozka kopuruan nabarmenki handitu, ez du horrek eraginik izan ordezkari kopuruari dagokionean, genuenari eutsi diogularik (8).
Eskerrak eta LABen konpromisoa
LABek eskerrak eman nahi dizkie hauteskunde sindikal hauetan parte hartu duten langile guztiei. Zer esanik ez, UPV/EHU Euskal Herrirako zerbitzu publiko gisa gara dadin LABi bozka eman dietenei.
LABek, ildo honetan, UPV/EHUn langileok lortutako lan-baldintzak mantentzeko, azken urteotan lapurtu dizkigutenak berreskuratzeko eta unibertsitateak zerbitzu publiko gisa bete beharrekoak bermatzeko lan egingo du datozen urteetan. Horretan jarraituko dugula hitz ematen diogu unibertsitateko langile orori.
Hasieran esan bezala, epe motzean balorazio zehatz eta sakonagoak helaraziko dizkizuegu. Eta, honi atxikita, atzoko emaitzak laburbiltzen dituzten koadroak bidaltzen dizkizuegu.