Afiliatu zaitez!

Bidali afiliazio orria sinatuta eta azken nomina edo azken 10-T (zure kuota ezartzeko baino ez da erabiliko, ondoren ezabatu egingo dugu) posta elektronikoz edo jarri harremanetan gurekin (gure bulegoak).

Afiliazio orria pdf formatuan, odt formatuan eta doc formatuan

ZER DA LAB?

Zuregandik hurbil gaude. Afiliazioarekin sostengua ematen diguzu, erabakien parte zara eta sindikalismo eraginkorra aktibatzen duzu. Babestu eta elkar zaintzen dugu elkar, langileen babes kolektiboa oinarri. Lan eta bizitza duinaren alde dihardugu, langileen eskubideen defentsan eta aldaketa sozialaren alde.

Zanpaketa nazional, sozial eta heteropatriarkalik gabeko herria izatea dugu helburu, aldaketa sozial eta politikoak eragiteko dugun gaitasunetik.

Langileria zatitu eta bizi eta lan baldintzak prekarizatzea erabaki du patronalak. Guk kontrara, lantokian dauden langile guztiak aintzat hartzen ditugu, denon eskubideen defentsan aritzeko.

AFILIATZEKO BOST ARRAZOI

  • Hitza eta ekintza gara.
  • Sozialista, feminista, independentista, ekologista, euskaltzalea, edo/eta internazionalista zara? LABen ere bagara.
  • Langile klase osoaren sindikatua gara: soldatapeko, langabe, pentsionista, bekadun, autonomo faltsu, etxeko langile… guztientzako eskaintza dugu.
  • Afiliatuz, LABen sindikalismo borrokalari eta independentea bultzatzen ari zara, sindikatuaren parte izanik.
  • Eskaintzen ditugun zerbitzu guztiak eskura izango dituzu.

AFILIATUENTZAKO ZERBITZUAK

  • Lantokietan LABen ildoa definitzeko prozesuetan parte hartzea (informazioa, eztabaidaguneak…), ekintza sindikala garatzeko bitartekoak nahiz antolatzeko eskaintzak (sail sindikalak, sare sindikalak…).
  • Aholkularitza sindikala (hitzarmen kolektiboa, lan kontratua, nominak, baimenak, aukera berdintasun planak, euskalduntze planak… informazioa eta orientazioa).
  • Lan osasunean aholkularitza eta defentsa.
  • Aholkularitza eta defentsa juridikoa (kontziliazioak, demandak, helegiteak…).
  • Formakuntza.
  • Borroka Kutxa.

AFILIAZIO KUOTAK (2022/12/15ean eguneratua)

  • Kuota 1. 5,43 € DSBE (Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta) jasotzen duten edo hau baino diru sarrera apalagoak dituztenak.
  • Kuota 2. 9,88 € Enplegua, pentsio edo subsidio bidez, DSBEaren eta LGSren arteko zenbatekoa jasotzen dutenak.
  • Kuota 3. 14,82 € Enplegu, pentsio edo subsidio bidez, hilean LGS eta 1.200 euro artean jasotzen dituzten langileak, aparteko ordainsariak salbu (1.400 euro aparteko ordainsariak hainbanatuta izanez gero).
  • Kuota 4. 19,86 € Enplegu, pentsio edo subsidio bidez, hilean 1.201 euro (aparteko ordainsariak hainbanatuta izanez gero, 1.401 euro) eta 2.000 euro (aparteko ordainsariak hainbanatuta izanez gero, 2.330 euro) jasotzen dituzten langileak.
  • Kuota 5. 23,14 € Enplegu edo pentsio bidez, 2.001 euro baino gehiago jasotzen dituzten langileak, aparteko ordainsariak salbu (2.331 euro, aparteko ordainsariak hainbanatuta izanez gero).