Gai hauek ere badira LABen lehentasuna: UPV/EHUren finantzaketa, langileen erosteko ahalmena berreskuratzea, gaztetze Plan eta neurriak (bidezko erretiro-plana barne).
EHUren finantzaketa
2012 eta 2021 arteko epean Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak % 29 gora egin duen bitartean, EHUri bideratutako ekarpena % 5 soilik handitu da. Gainera unibertsitate lehiakide pribatuei emandakoa bikoiztu da eta Euneiz moduko ekimen elitista berriak elikatu dira. Horrek agerian uzten du Jaurlaritzarentzat unibertsitate publikoaren garrantzia geroz eta txikiagoa dela. Unibertsitate publikoarentzako finantzaketa nahikoa eskatzen jarraitzea ezinbestekoa izango da hurrengo urteetan ere.
Erosahalmena
2008 urtetik sektore publikoko langileok izan ditugun soldata gorabeherak, % 7,5eko igoera gordin metatuarekin, KPIaren igoeratik urrun geratu dira (% 31,3 EAEn). Erosahalmena berreskuratzea LAB sindikatuaren aldarri nagusienetakoa da, horren alde borrokan arituko gara.
Ildo beretik, lanpostuen balorazioa egitea defendatuko dugu, gehiago itxaron gabe, Errektoreak agindutakoa bete dezan. Izan ere, langileok frogatu dugu behar izan denean, eskatutakoari erantzun diotela eta lanpostuek dituzten exigentzia berriei egokitu direla. Bada ordua ahalegin horren aitortza izango duen lanpostuen balorazioa egin dadin.
Gazteberritze Plan eta neurriak
Erretiroa berandutzeko eta gazteen laneratzea atzeratzea duten neurriei aurre egingo diegu, baita epaitegietan ere plantillaren gaztetzearen helburuari lehentasuna emanez. Txanda-kontratua erraztea eta adinagatiko lanaldiaren egokitzea helburu izango duten neurrien alde egingo dugu. Horretarako, zuzendaritza interpelatuko dugu inposaketaren bidea alboratu eta adostasuna bilatu dezan. Horretarako, lege espainiarrak zein kanpoko ebazpenek inposaturiko aldaketek langileengan izango duten eraginaren aurrean, UPV/EHUn bertan eman daitezkeen negoziazioak lehenetsiko ditugu