Hitzarmen kolektiboa eta Negoziazio kolektiboa

Hitzarmen kolektiboa enpresaren eta langileen artean sinatutako akordioa da, interes kolektiboko eskubideak eta betebeharrak arautzen dituena. Laneko eskubideak arautzen ditu hitzarmen horrek, Langileen Estatutuko gutxienekoak hobetzeko xedez.
UPV/EHUn Irakasle eta ikertzaileen Pertsonalaren (IRI) eta Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren (AZP) lan-esparruak daude, eta langileek funtzionario edo laboral izaera izan dezakete, beraz, 4 hitzarmen aplikagarri daude langile-mota eta izaeraren arabera.
AZP ataleko langileentzat:

IRI ataleko langileentzat:

Negoziazio kolektiboa askatasun sindikala gauzatzeko eskubidearen zati bat da, eta erakunde sindikalek parte hartzeko eta enpresaburuen ordezkariekin batera eta hitzarmen kolektibo baten bidez lan-baldintzak adosteko erabiltzen duten ekintza kolektiboko tresna da.
Negoziazio kolektiboaren bidez, langileoi eragiten diguten hainbat gai negoziatzen dira, batzuetan administrazio eta sindikatuen artean akordioetara iritsiz.