Informatika Zerbitzuak eta ldap kontua

Langile bakoitzak UPV/EHUko sistema informatikoetan bere burua identifikatzeko LDAP kontu bat dauka. Kontuaren datuak (erabiltzaile izena eta pasahitza) langileari laneko lehen egunetan ematen zaio. Kontu honekin unibertsitateak eskaintzen dituen zerbitzu informatiko gehienetan identifikatuko dugu gure burua.
Langileei bideratutako informatika zerbitzu garrantzitsuenak:

  • Posta elektronikoa
    https://webposta.ehu.eus
    Langile bakoitzak helbide elektronikoa izango du izena.abizena@ehu.eus formarekin. Posta elektronikoa web bidez erabili daiteke helbide honen bidez:
  • Bilatu – Direktorioa
    https://www.ehu.eus/bilatu
    Alde batetik unibertsitateko langileen telefono zenbakiak eta email helbideak ezagutzeko balio du zerbitzu honek.
    Bestetik bakoitzaren LDAP kontuaren pasahitza aldatzeko ere balio du.
  • GAUR – Kudeaketa akademikoa
    http://gestion.ehu.eus/gaur
    GAUR oinarrizko tresna bat da, izapide akademikoen kudeaketa informatikorako eskaintzen dena.
  • Erabiltzailearentzako Arreta Zerbitzua (EAZ):
    http://www.ehu.eus/ikt-tic/eaz-cau
    Zerbitzuen gainean ditugun zalantzak eta arazoak konpontzen laguntzeko balio du. Kontaktua telefonoz (154400) edo email bidez (cau@ehu.eus).
  • Presentzia ataria
    http://go.ehu.eus/presentzia-ataria
    AZP
    ko langileentzat bakarrik da zerbitzu hau.  Norberaren lanorduen kontrolari buruzko informazioa ikusi ahal izango duzu, LDAP pasahitza erabilita. Bertan, eguneko fitxaketak, asteko eta hilabeteko saldo a, oporrak, e.a. kontsulta daitezke.Presentzia Atariaren bitartez ere tramitatuko dira lizentzia eta baimenak eta kasuan kasuko gorabehera orriak. Irakasle eta Ikertzaileen kasuan baimenak eta oporrak zuzenean departamentuan kudeatuko dira.
  • Langilearen ataria
    http://go.ehu.eus/langilearen-ataria
    Zerbitzu honen bidez gure lanpostuarekin zerikusia duten hainbat kontu kudeatu daitezke: datu pertsonalak, datu ekonomikoak (azken ordainketak, 10T agiria, maileguak, gizarte funtseko laguntzetarako deialdiak,..), lanpostuen historia, prestakuntza deialdi irekiak eta eskaeren egoera, barneko hautaketa p rozesuak (zerbitzu betekizunen eskaera, e.a.), zein lan-poltsetan zauden kontsultatu.
    Horrez gain, Irakasle eta Ikertzaileen kasuan kontu hauek ere kudeatu daitezke: sailak irakaslearen gainean egindako txostena, IRIen lan-poltsetan epaimahaiak osatzeko prozedurak eta IRIen lan-poltsetan lehiakideen puntuazioak.
    Zerbitzu honetan identifikatzeko, ez da LDAP erabiltzailea erabiliko, langilearen NAN zenbakia baizik.

Zerbitzu guztien zerrenda: http://www.ehu.eus/eu/group/ikt-tic/zerbitzuak