Galdera
Ezaguna da UPV/EHUko langileen erosahalmenak 2010etik aurrera eta gaur arte pairatu duen murrizketa. Zure programan, irakasle eta ikertzaileen ordainsarien eguneratzeaz hitzegiten da. Haatik, ez da aipatzen TEKAZEL kolektiboen soldatak eguneratzeko neurri zehatzik. Ba al du zuen hautagaitzak urtez-urte jasandako galera ekonomiko hau konpontzeko asmorik? Hala balitz, zein neurri hartuko ditu?
Erantzuna
Hasteko, adierazi nahi dut UPV /EHUko langileen soldatak, TEKAZEL kolektiboa barne, Eusko Jaurlaritzak adierazitakoaren arabera eguneratzen direla. Adibidez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren uztailaren 3 lko 83/2024 Ebazpenak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko langileen ordainsarien 2024. urterako igoera onartzen zuen Erabakia argitaratzea xedatu zuen.
Ezarri nahi dugun Sustapenen Plan Integralak TEKAZELen sustapen erregularra ahalbidetuko du, langileen talentua eta gaitasuna aitortuz. Maila-igoerak eta goimailako heziketa-zikloetarako B taldea ezartzea negoziatuko dugu, unibertsitatearen barruan garapen profesionalerako aukerak erraztuz. Eta TEKAZELen karrera profesionalaren eredua berriz diseinatuko dugu, haren garapena bultzatuko duten eskala berriak sortuz.