Kategoriaren artxiboa: Euskera

IV Euskara Plana: ez da EHUk ezta euskarak behar dutena

Ekainaren 11ko Gobernu kontseiluan onartu duten IV Euskara Planaren aurrean bere kezkak plazaratu nahi du LAB sindikatuaren EHUko sail sindikalak. Izan ere, hurrengo urteetan EHUko euskalduntzea gidatuko duen plana oso hankamotza da. Zehaztasuna eta anbizio falta ezaugarri nagusiak izanda, ezin dugu espero aurrerapen esanguratsurik euskararen arloan. Are gehiago, alderdi batzuetan, plan berri honen bukaeran egoerak okerrera egin dezake.

Aurreko komunikatu batean aipatu genuen moduan, plana garatzeari atzerapen nabarmenarekin ekin zaio. Izan ere, III Plana 2022an bukatu zen eta IV Plana indarrean sartuko da 2024ko erdialdean. Tarteko atzerapen horrek euskalduntzeari ez dio onurarik ekarri.

Jarraitu IV Euskara Plana: ez da EHUk ezta euskarak behar dutena irakurtzen