LABek irabazi ditu beste behin ere UPV/EHUko hauteskunde sindikalak

LABek jarraitzen du lehen indar sindikala izaten EHUn, bozka kopuru eta ordezkaritan

Atzo gauean aurreratu genuen bezala, LAB sindikatuak irabazi ditu 2023ko hauteskunde sindikalak UPV/EHUn.

LABek 23 ordezkari lortu ditu eskuratutako 651 bozkari esker. Gainera, esan beharra dago, parte hartzea txikiagoa izan den hauteskundeetan, oro har, indar korrelazioa berdintsu geratu da.

Beraz, eta datu guztien azterketa egin bitartean, eskerrak eman nahi dizkiegu LABen alde bozka eman zenituzten langile guztiei eta adierazi, LABek jarraituko duela unibertsitate publikoan dauden prekarietate eta baldintza laboral eskasak hobetzearen aldeko borrokan, IRI zein AZP kolektiboetan zuekin guztiekin batera.

Mila esker guztioi!! Zurekin Bagara!!

Mila esker!!! Zurekin Bagara!!