Kategoriaren artxiboa: LAB UPV

EHUren prekarizazioa salatu eta ordezkoentzako baldintza duinak eskatu ditugu

Ikasturte hasierako ekitaldiaren egunean elkarretaratzea egin dugu Arabako Letren Fakultatearen aurrean, 180 langile inguru bertaratu garelarik. Aldebakarrez erabakitako ordezko irakasleen politika berriak are murrizketa gehiago dakartzanez, aurrerantzean ere mobilizazioekin jarraitzeko asmo irmoa agertu dugu.

LAB, Steilas, CCOO eta ELA sindikation komunikatua:

Batzar informatiboa: EHUko aldi baterako irakasle eta ikertzaileen prekarizazio eta diskriminazioari ez!

Lanaldi partzialeko irakaslea bazara,

irakasle atxiki edota aldi baterako beste irakasle-ikertzaile kontratadun bazara,

ikertzailea (doktoregoa aurreko zein doktorego ostekoa) bazara,

adi batzar honi!

UPV/EHUn irakasten eta ikertzen duzuen langile askoren lan baldintzak prekarietate bezala ezaugarri ditzakegu. Era berean, aldi baterako irakasle-ikertzaileak izanda, diskriminazio batzuk pairatzen dituzue, osagarri batzuk eskatzea ukatzen baitizuete, kasu askotan osagarriak lortzeko meritu nahikorik izan arren.

Jarraitu Batzar informatiboa: EHUko aldi baterako irakasle eta ikertzaileen prekarizazio eta diskriminazioari ez! irakurtzen