Gaur goizean ikasturteari hasiera emateko ekitaldi instituzionala ospatu da Leioako Areto Nagusian. LAB, STEILAS eta ELA sindikatuak kontzentrazioa burutu dugu atarian eta agintarien aurrean EHUrentzat finantzaketa egokia aldarrikatzeko eta unibertsitatearen eta zerbitzuen pribatizazioa salatzeko. Baita lan baldintzak hobetzea, TEKAZEL eta IRIen plantillak zabaltzea eta gobernantza eredu gardenago eta parte hartzaileagoak eskatzeko ere.
Ikasturte honetan borrokan jarraituko dugu:
- EHUn lan- baldintza duinak eta kalitatea bermatzearen alde
- Prekarizazio eta diskriminaziorik gabeko unibertsitatearen alde
- Euskal jendartearen zerbitzura dagoen unibertsitatearen alde
- Parte-hartzailea, irekia eta dinamikoa den unibertsitatearen alde
- Nahikoa baliabide daukan unibertsitate publikoaren alde