Kategoriaren artxiboa: Elkartasuna

Urriak 21: Genozidioa Stop! Palestinarekin elkartasuna!

Palestinak elkartasuna eta konponbideak behar ditu, eta nazioarteko komunitateari genozidioa nahiz okupazioa amai dadin presio mekanismoak areagotzea dagokio. Mezu honen bitartez, LABek, datorren astelehenean urriak 21, Gernika-Palestina ekimenaren barruan EHUko campusetan egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzera animatzen zaitu.

  • Leioa: Mikel Laboa plazan, 13:00etan
  • Donostia: Carlos Santamarian, 13:00etan
  • Gasteiz: Errektoretzan, 13:00etan
  • Bilbo: Torres Quevedo Ingeniaria plazan, 13:00etan
  • Eibar: Ingeniaritza eskolan, 11:00etan

Arratsaldean: herriz-herri elkarretaratzeak ere egingo dira.

Gernika-Palestinaren adierazpena

GENOZIDIOA STOP!

Informazio gehiagorako: Gernika-Palestina herri ekimenaren web orrialdea https://www.gernikapalestina.eus

Euskal gazteria kriminalizatzeko Jaurlaritzak daraman politikaren baitan kokatzen dugu Ernairen kontrako jazarpena

Eusko Jaurlaritzak, Ernairen mezuak delitu gorrotoa izan ote diren ikertzeko eskatu dio fiskaltzari, Ernaiko kide batzuek epaitegietara bidean jarri nahian. LABetik irmoki salatzen dugun erabakia da eta gure babes osoa adierazi eta gure elkartasuna helarazten diogu Ernairi. Guzti hau euskal gazteria kriminalizatzeko gobernu honek daraman politikaren baitan ulertu behar da.

Jarraitu Euskal gazteria kriminalizatzeko Jaurlaritzak daraman politikaren baitan kokatzen dugu Ernairen kontrako jazarpena irakurtzen

Gipuzkoako Ingeniaritza eskolan gertatutakoaren aurrean LABen adierazpena

Atzo, maiatzak 5, Gipuzkoako Ingeniaritza eskolan gertatutakoa kezka handiz hartzen du LABek. Izan ere, ikasle talde bat kexu zegoen irakasgaiaren ebaluazioa gogorra zela eta. Ikasle kontseilutik kexa egin zen modu formalean eta oraindik kexaren ebazpen-prozesua ez dago itxita. Testuinguru honetan atzo ikasle talde handi bat sartu zen eskolan baita irakasle baten bulegora ere kanpoan ikasleak oihuka zeudela. Beste irakasle batzuek bere bulegoetan itxi behar izan zuten tentsio egoeraren aurrean. Langile hauen kontrako ikasleen jokabidea guztiz onartezina dela iruditzen zaigu.

Jarraitu Gipuzkoako Ingeniaritza eskolan gertatutakoaren aurrean LABen adierazpena irakurtzen

Sindikatuek, alderdi politikoek eta eragile sozialek elkarretaratzeak deitu ditugu larunbaterako, “Bateragune auziko” erabakiari erantzuteko

Hainbat eragilek adierazpen bateratu bat sinatu dugu larunbatean, 12:00etan, herri guztietan antolatuko diren mobilizazioekin bat egiteko, “Bateragune auzia” delakoagatik zigortutakoak berriro epaitzeko hartutako erabakiaren kontra. Erabakiaren larritasunak hausnarketa bateratua eta kolektiboa eragin du EAEko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko sindikatu, alderdi politiko eta eragile sozialen artean, eta honako adierazpen bateratua ekarri du:

Espainiako Auzitegi Gorenak “Bateragune auzia” delakoagatik zigortutakoak berriro epaitzeko hartutako erabakiak kezka handia eragin du, oinarrizko eskubide demokratikoen aurkako erasoa dela ulertzen den heinean.

Horren larritasunak hausnarketa bateratua eta kolektiboa eragin du EAEko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozialen artean. Hori horrela izanik, behean sinatzen dugunok hartu dugun erabakiaren berri eman nahi dugu, erabaki judizial horri erantzun irmo eta zeharkakoa eman ahal izateko.

Hori dela eta, Euskal Herriko eta Nafarroako herritarrei jakinarazten diegu elkarretaratzeak deituko ditugula larunbat honetarako, abenduaren 19rako, herri guztietan, eguerdiko 12:00etan, “Demokrazia” lelopean.

Era berean, dei egiten diegu herrialdeko herri, gizarte eta kultur eragile guztiei deialdi honekin bat egin dezaten eta, era berean, gonbidapen hau gizarte osoari zabal diezaioten.

UPV/EHUko LAB, Steilas, ELA eta CCOO sindikatuon adierazpen bateratua garbitzaileen greba dela eta

Behean sinatzen dugun UPV/EHUko sindikatuok (langileen ordezkaritzaren %81,11 dugunok) agiri honen bidez Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak eta UPV/EHUko azpikontratatutako garbiketa enpresen langileen grebaren aurrean honakoa adierazi nahi dugu:

Jarraitu UPV/EHUko LAB, Steilas, ELA eta CCOO sindikatuon adierazpen bateratua garbitzaileen greba dela eta irakurtzen

Garbitzaileen kolektiboak bost asteko grebara deitu du. Elkartasuna!

UPV/EHUk eta Hezkuntza Sailak azpikontratatutako garbitzaileen kolektiboak bost asteko grebara deitu du. UPV/EHUko LABeko sail sindikalak greba horretan egingo diren mobilizazioetara joateko deia egiten dio unibertsitate komunitate osoari.

Leioako mobilizazioan garbitzaileen eta doktoretza aurreko ikertzaileen kolektiboak bat egiten dute: “Lan berdina, soldata berdina”.

Jarraitu Garbitzaileen kolektiboak bost asteko grebara deitu du. Elkartasuna! irakurtzen

“Orain presoak” lelopean egingo diren manifestazioetan parte hartzeko deia egiten dugu

Presoen aldeko urteroko manifestazio nazionalak urtarrilaren 11n izango dira. LABek dei egiten die langileei datorren larunbatean eta “Orain presoak” lemarekin Bilbon ( 17:00etan, la Casillatik) eta Baionan (15:00etan Laugatik) Sarek deitutako mobilizazioetan parte hartzeko.

Jarraitu “Orain presoak” lelopean egingo diren manifestazioetan parte hartzeko deia egiten dugu irakurtzen