Pasa den asteartean, UPV/EHUko gerenteak eta irakasle eta ikertzaileen errektoreordeak sinatuta, ohartarazpen bat helarazi zigun zuzendaritzak langile guztioi: hainbat epaietan, Auzitegi Gorenak erretiroa hartzeagatik ordaintzen diren kalte ordainak jasotzen dituzten akordioak zuzenbidearekin bat ez datozela ebatsi omen duela-eta, eta indarrean dauden 2015eko hartutako akordioen lehenengo xedapen gehigarriak, legezko oinarriak, hitzarmenak edo egoera ekonomika aldatzen bada, jasotzen duen akordioak berrikusteko aukera dela-eta, administrazioak akordioak salatuko duela eta negoziazioari ekingo dio.
Jarraitu LABek salatzen du erretiroaren murrizketak iragartzeko UPV/EHUk aukeratutako bidea langileen eskubideen eta negoziazio kolektiboaren aurkako jarrera dela irakurtzenKategoriaren artxiboa: Erretiroa
Murrizketarik gabeko pentsioak nahi ditugu!
Pentsiodunen mugimenduak larunbaterako deitutako mobilizazioetarako deia egin dugu, pentsio duinen defentsan. Hala, maiatzaren 29an, kalean izango gara, murrizketarik gabeko pentsioen alde. Hego Euskal Herriko hiriburuetan izango dira manifestazio nagusiak: Gasteizen (17:00, Artium), Donostian (17:00, Alderdi Eder), Iruñean (18:00, Baluarte) eta Bilbon (18:00, Jesusen Bihotza). Eibarren (12:00, Untzaga plazan), Ondarroan (12:30, Zaldupe) eta Altsasun ere (18:30, Foru plaza) deituta daude mobilizazioak.
Lan baldintzen borroka egitea bezain garrantzitsua da pentsio duinen aldeko aldarria gure egitea. Horregatik, pentsio sistema publiko, duin eta propioaren aldeko indarrak biderkatu eta datozen mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten du LABek.
Jarraitu Murrizketarik gabeko pentsioak nahi ditugu! irakurtzenErretiro partzialaren plana luzatzeko akordioa onartu da Mahai Negoziatzailean
Atzo, ekainaren 16an, UPV/EHUko Lan Kontratadunen AZP eta IRIren negoziazio batzordean 2018ko abenduaren 5ean onartutako lan kontratadunen erretiro partzialerako planaren indarraldia luzatzeko akordioa onartu zen.
Araudiari egokitzeko bigarren akordio hau CCOO, UGT eta Madrilgo Gobernuak 2011n sinaturiko eta lan-eskubideen murrizketa ekarritako pentsio-erreformaren ondorioa da. 2018an, indarrean zegoen planaren lehenengo “egokitzapena” egin behar izan genuen; alde batetik, erretiro partzialera heltzeko adina urtez urte igo eta, bestetik, erretiroa eskatzen duen langileak egin beharreko lan-jarduna handitu baita (jardunaren %25etik %50era). Lan-erreformaren aurka bageunden ere, LABek akordio hori sinatu zuen, egonkortasuna aitortuta edo 6 urteko antzinakotasuna duten langileei aplikagarria izatea lortu baikenuen. Hildo berean, LABek ez ditu ez 2015eko eta 2019ko erretiroaren pizgarrien akordioak sinatu, horietan eskubide hori ez baitzaie behin behineko langileei aitortzen.
Jarraitu Erretiro partzialaren plana luzatzeko akordioa onartu da Mahai Negoziatzailean irakurtzenAzkenean, UPV/EHUko irakasle-ikertzaile laboralentzako erretiro partzialerako plan berria indarrean
2018ko abenduaren 5ean UPV/EHUko Erretiroei Buruzko Batzorde Teknikoak onartu zuen langile laboralentzako erretiro partzialerako akordioa, 2019 eta 2020an indarrean egongo dena.
Jarraitu Azkenean, UPV/EHUko irakasle-ikertzaile laboralentzako erretiro partzialerako plan berria indarrean irakurtzenDei egiten dugu pentsio duinen aldeko borroka indartzera
LABek bat egiten du pentsioen defentsan dauden deialdiekin, datorren martxoaren 17koak barne. Zentzu honetan, bereziki aipagarria iruditzen zaio sindikatuari Euskal Herriko Pentsionisten Plataformek aurrera eramandako borroka, 1.080 eurotako gutxieneko pentsioen alde, babes eta gizarte segurantza sistema propioaren alde eta pentsioak KPIaren arabera eguneratzearen alde.
Jarraitu Dei egiten dugu pentsio duinen aldeko borroka indartzera irakurtzen

Erretiro-pizgarrietan ere behin behinekoak bigarren mailakoak
2015eko uztaileko erretiro akordioaren osagarri beharko zukeena, Erretiro-pizgarri ekonomikoen akordioa ( pdf) alegia, sinatu dute UPV/EHUko Erretiroen Jarraipen Batzordearen gaurko bileran (atxikita). Aipatu akordioa abenduaren 17an berretsiko du Gobernu Kontseiluak.
Jarraitu Erretiro-pizgarrietan ere behin behinekoak bigarren mailakoak irakurtzen
Erretiroa hartzeko pizgarriak berreskuratzen dira
Atzo, azaroaren 5ean, UPV/EHUko kolektibo ezberdinen mahai negoziatzaileak bildu ziren ondorengo puntuak tratatzeko:
- Borondatezko erretiroa hartzeko pizgarrien (2012-2014) gaineko epaia exekutatzearen inguruko informazioa.
- 2015eko otsailaren 5eko akordioaren –UPV/EHUko AZP eta IIPrentzako borondatezko erretiro pizgarrien ordainketa behin-behinekoz eteten duena– ezeztatzeko proposamena (atxikia).
Jarraitu Erretiroa hartzeko pizgarriak berreskuratzen dira irakurtzen
Jubilazio akordio berria ORAIN!!
2014ko abenduko eta 2105eko urtarrileko bileretan, eta printzipio nagusi legez, jubilazio akordio berria AZP/IIPko interinoei eta behin behineko lan kontratudunei ere aplikagarria izan behar zuela exijitu zuen LABek.
Jarraitu Jubilazio akordio berria ORAIN!! irakurtzen