Egun horietako lan-tradizioetako bat gabonsaria edo espezieko saria da, eta langileen lana eta konpromisoa aintzatesten ditu. Eva Ferreira UPV/EHUko errektoreak ez du gutxiago izan nahi izan, eta 2022an, zoriondu eta onena opatzeaz gain, bere langileei “gabonsari” bat emateko ekimenarekin bat egin du.
Jarraitu Errektore andreak langileentzako gabonsaria berreskuratu du irakurtzenKategoriaren artxiboa: Lanaldia
Irakaskuntza esleitzeko araudi berria onartuta, LABen balorazioa

Abenduaren 17an izandako Gobernu Kontseiluan irakaskuntza esleitzeko araudi berria onartu da. Hara eraman baino lehen, ibilbide luzeegia izan du testu honen eztabaidak sindikatuekin. Izan ere, urte bat baino gehiago igaro da eztabaida hasi zenetik behin betiko bertsiora izan arte. 2019ko urrian, ekarpenak egiteko gonbidapena LABen irakasle eta ikertzaile afiliatuei luzatu ostean, hainbat izan dira buruturiko bileretara LABetik eramandako proposamenak. Horietako batzuk gehitu dira, araudia hobetzea bideratuz. Onartu berri den araudia guk nahi izango genukeena ez bada ere, hainbat alderditan hobekuntzak baditu:
Jarraitu Irakaskuntza esleitzeko araudi berria onartuta, LABen balorazioa irakurtzenLanaldi partzialean diharduten irakasleen baldintzak hobetzeko proposamena
LAB, STEILAS eta ELA sindikatuok proposamen bat lanaldi partzialean diharduten irakasleen baldintzak hobetzeko prestatu dugu. Proposamen hau langileen asanbladetan jasotako ideietan oinarritzen da. Jarraitu Lanaldi partzialean diharduten irakasleen baldintzak hobetzeko proposamena irakurtzen
Irakaskuntzan ere oro ez da urre: “Zerbitzu publikoetako prekarietatearen kaiera” Ibaetako Campusean egon da
LABek bere Ekintza Sindikala eraberritu eta gaur egun pairatzen ari garen lan munduaren prekarizazioari aurre egin nahi dio, sektore publikoan ere. Modu horretan, prekarizazioaren normaltasunez errotzeari aurre egiteko asmoarekin, LABek bere Ekintza Sindikaleko ildo nagusiena izango du prekarietatearen aurkako jarduna. Jarraitu Irakaskuntzan ere oro ez da urre: “Zerbitzu publikoetako prekarietatearen kaiera” Ibaetako Campusean egon da irakurtzen

AZPko 30 langilek izango dute Telelanerako aukera 2016/2017 ikasturtean
Pasa den Gobernu Kontseiluaren bileran (2016/03/10) oniritzia eman zitzaion AZPko sindikatuon eta UPV/EHUko Gerentziaren artean erdietsitako Telelanaren akordioari.
LABek telelanean jarduteko aukera, esperientzia pilotoa oinarri, maila goreneko lanpostuei nagusiki mugaturik egon dela eta beraz, langile guztien lana eta norberaren bizitza kontziliatzeko neurriak ekarriko lituzkeen bidea jorratu behar dela adierazi du. Jarraitu AZPko 30 langilek izango dute Telelanerako aukera 2016/2017 ikasturtean irakurtzen
2016ko lanaldia: Benetako aurrerapausoak emateko balio ez duten erabakiak
UPV/EHUko administrazioak AZP-ko langileen 2016 urterako lanaldi, lanorduen kontrol , opor eta baimenei buruzko Zirkularra onartu berri du. LABen ustez, bertan jasotzen diren neurriek, zoritxarrez, ez dute balio izango benetako aurrerapausoak emateko ez kontziliazioaren alorrean, ezta langileen arteko baldintzak berdintze edo parekatzeari begira. Are gehiago, langileen arteko ezberdintasunak areagotuko dira, lan baldintza prekarioenak dituztenek baldintza txarrenak edukiz datorren urtean.
Jarraitu 2016ko lanaldia: Benetako aurrerapausoak emateko balio ez duten erabakiak irakurtzen
Lanaldi eta ekaineko paga extra
Ekainaren 1eko datarekin eman du argitara UPV/EHUko Gerenteak Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren lanaldi, lanordu, opor eta baimenei buruzko 2015eko Zirkularra. Aipatu zirkularra ez da sindikatuekin negoziatu ezta horren berririk eman publikatu baino lehen. Ondorioz, administrazioak erakutsitako aldebakartasunezko jokaera hau gaitzetsi nahi du LABek.
Jarraitu Lanaldi eta ekaineko paga extra irakurtzen