Hainbat gatazka sindikal piztuta ditugu LABen, eta gatazka horietako maizterrekin batera antolatu ditugu mobilizazioak. Etxebizitzaren negozioak edonor mehatxatzen du, eta langileak pobretzeko eta prekarizatzeko arrazoi nagusietako bat bilakatu da. Hori horrela, eredua goitik behera eraldatu behar dela aldarrikatuko dugu, eta, horretarako, premiazkoa dela etxebizitzaren merkatuan esku hartzea eta errentismoarekin amaitzea.
Jarraitu LABetik etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazioak antolatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan irakurtzenKategoriaren artxiboa: LAB EHU
Unibertsitate pribatuei alfonbra gorria zabaltzen jarraitzen du Eusko Jaurlaritzak
Euskal unibertsitateen legea eta erizaintzaren adibidea
Informatu genizuenez [1], Euskal unibertsitateen legearen aurreproiektuari LABek 145 ekarpen egin zizkion gai askoren inguruan, euskal jendartearen beharrei erantzuten dien unibertsitate publiko indartsua bermatzeko, non, besteak beste, finantzaketa, langileen lan-baldintzak edota euskarari arreta berezi eman genien. Era berean, unibertsitate pribatuei diru publikoa jasotzeagatik betekizun batzuk ezartzea eta exijentziak handitzea eskatu genuen. Funtsezko alderdietan gure ekarpenak ez dira onartu.
Jarraitu Unibertsitate pribatuei alfonbra gorria zabaltzen jarraitzen du Eusko Jaurlaritzak irakurtzenImanol Pradales Lehendakariaren hautu argigarria unibertsitate pribatuen alde
Pasa den astelehenean EHUko ikasturte hasieraren ekitaldira Imanol Pradales EAEko Lehendakaria ez zen etorri ; bere presentzia hiru lurraldeetako unibertsitate ezberdinen artean txandakatuko duela plazaratu zuen. Aurten Deusto, 2027an Mondragon izan daiteke onuraduna, eta hurrengoan Euneizi ere egokitzen zaiola iragarriko digu agian. Horrela, Imanol Pradales jaunak unibertsitate publikotik berriz pasatu gabe amai dezake bere agintaldia. Ezagutzen dugu EAJren eremu pribatuaren aldeko jarrera, baina oraingoan, Imanol Pradales pausu bat haratago joan dela uste dugu. Zeri eman edo kentzen zaio balioa horrelako erabaki bat hartzen denean? Unibertsitate publikoari zentraltasuna eman beharrean zer adierazi nahi digu Lehendakariak? Zer da bultztatu nahi dena?
Jarraitu Imanol Pradales Lehendakariaren hautu argigarria unibertsitate pribatuen alde irakurtzenUnibertsitate publikoaren defentsan kontzentrazioa
Irailaren 14an, Arabako campusean egin den ikasturte berriaren hasiera ekitaldiaren egunean, LAB, STEILAS, ELA eta CGT-LKN sindikatuok elkarretaratzea egin dugu EHUrako beharrezko finantzaketa exijitzeko eta garatzen ari diren euskal unibertsitate lege berriak EHU indartzeko eta euskal jendarteak dituen beharrei erantzuteko eskatzeko. Prentsaurrekoan komunikatu hau irakirru genuen.
Unibertsitate publikoaren defentsan,
Eusko Jaurlaritza: bermatu beharrezko finantzaketa!
Errektoretza taldea: irmo defendatu EHUk behar duen finantziazioa!
Unibertsitate pribatuei mesede traturik ez!


Elkarretaratzea ikasturte hasiera ekitaldian: Unibertsitate publikoa defendatu!
Irailaren 14an, Arabako campusean egingo duten ikasturte berriaren hasiera ekitaldiaren harira, LAB, STEILAS, ELA eta CGT-LKN sindikatuok elkarretaratzea egingo dugu EHUrako beharrezko finantzaketa exijitzeko eta garatzen ari diren euskal unibertsitate lege berriak EHU indartzeko eta euskal jendarteak dituen beharrei erantzuteko eskatzeko.

Irailaren 14an, 10:45etan, Letren fakultatearen aurrean ikusiko dugu elkar.
Unibertsitate publikoaren defentsan,
Eusko Jaurlaritza: bermatu beharrezko finantzaketa!
Errektoretza taldea: irmo defendatu EHUk behar duen finantziazioa!
Unibertsitate pribatuei mesede traturik ez!
Urrutiko lanaren plana, TEKAZEL langileontzako aurrerapauso nabarmena
Uztailaren 2an gerentziak urrutiko lanaren plan berria aurkeztu zigun. Ekainaren 18an bidali genuen komunikatuan esaten genuen bezala, hasieratik norabide onean zihoan dokumentu horretan, hobetzeko neurri batzuen txertatzea beharrezkotzat ikusten genuen oraindik.
Astebete eman zitzaigun dokumentua lantzeko eta gure ekarpenak egiteko. Hala, LABen maiz egiten dugun bezala, gure afiliatuei ekarpenak egiteko aukera zabalduz ekin genion lanari.
Gorago aipatu komunikatuan, planaren lehenengo zirriborroan egin genituen eskaerarik esanguratsuenak sailkatu genituen:
Jarraitu Urrutiko lanaren plana, TEKAZEL langileontzako aurrerapauso nabarmena irakurtzenEPE 2023/2024ko azken berriak eta LABen balorazioa
Mezu honen bidez, martxan dauden prozesuen eta 2023/2024ko EPEaren inguruko azken berriak helarazi nahi dizkizugu, baita egoera honen inguruan LABek egiten duen irakurketa ere.
Azken berriei dagokionez, azken aste eta hilabeteotan askoren ahotan bolo-bolo ibili dena baieztatu da: 2023/2024ko EPEa ez da 2026. urtea amaitu baino lehen ebatzita egongo.
2025eko erdialdean, 2023/2024ko EPEre negoziazioari ekin genionean, amaitu berria zen 2019/2022ko EPEak agerian utzitako eta oraindik konpondu gabe ditugun hainbat auzi genituen mahai gainean. Horietako batek, hain zuzen ere, funtzionario eta lan-kontratudunen prozesuak bereiztea eta abiadura desberdinetan garatzea ekarri du.
Jarraitu EPE 2023/2024ko azken berriak eta LABen balorazioa irakurtzenEusko Jaurlaritzari eskatzen diogu irakasle zuzentzaileak babesteko eta euskararen kontrako oldarraldia ez elikatzeko
Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu irakasle zuzentzaileak babesteko eta euskararen kontrako oldarraldia ez elikatzeko
Bide beretik, Hezkuntza Sailari eskatzen diogu egiturazko neurriak ezartzeko ikasle guztiek DBH bukatzean B2 maila eskuratu dezaten eta D ereduan oinarrituriko ikas-eredua orokortzeko.
Jarraitu Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu irakasle zuzentzaileak babesteko eta euskararen kontrako oldarraldia ez elikatzeko irakurtzenUGTek ordezko irakasleak arduraldi osoan kontratatu ahal izateko akordioa inpugnatu du
Hilabeteetan keinuka aritu ondoren, UGTk inpugnatu egin du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lan-arloko salan LAB, CCOO eta STEILAS sindikatuok eta Administrazioak sinatutako akordioa, ordezko irakasleak arduraldi osoan kontratatu ahal izatekoa.
Jarraitu UGTek ordezko irakasleak arduraldi osoan kontratatu ahal izateko akordioa inpugnatu du irakurtzenLABek Gerentziari urrutiko lanerako plana mahaigaineratzea eskatzen dio
Gerentziak iazko azken hilabeteetan urrutiko lanerako proposamena ekarri zuen negoziazio mahaira. Gure ustez, norabide onean zihoan dokumentuak, zuzendu, hobetu eta gehitu beharreko alderdi ugari zeuzkan. LABen, beste batzuen artean, honako ekarpenak eta eskaerak egin genituen:
Jarraitu LABek Gerentziari urrutiko lanerako plana mahaigaineratzea eskatzen dio irakurtzen


