Gerentziak iazko azken hilabeteetan urrutiko lanerako proposamena ekarri zuen negoziazio mahaira. Gure ustez, norabide onean zihoan dokumentuak, zuzendu, hobetu eta gehitu beharreko alderdi ugari zeuzkan. LABen, beste batzuen artean, honako ekarpenak eta eskaerak egin genituen:
- Zerbitzu jakin batzuetan burutu behar zen plan pilotu oso mugatu batetik, zerbitzu guztietara zabaldu eta 3 urtez eta ondoren jarraitzeko egitasmora pasatzea eskatu genuen.
- Norberaren etxebizitzatik hurbilen dagoen campusean urrutiko lana egitea ahalbidetzea.
- Lanpostu kopuru jakin batzuetara ez mugatzea. Aukerak zabaldu eta orokortzea.
- Lanpostuak aztertzeko orduan, jarraibide objektiboetan oinarritutako prozedura bat, langilearen iritzia edo azalpena ere jasoko duena.
- Telelanerako gai ez diren lanpostuetan 37,5 orduko baimen poltsa bat, lana eta bizitza kontziliatzea errazte aldera.
- 55 urte baino gehiago duten eta desplazatuak diren eta telelanerako gai ez diren lanpostuetan jarduten direnentzat eguneko jardunaldian ordubeteko murrizketa.
- Zerbitzuetan langileen gutxieneko presentzia %50era mugatzea, telelana edo urrutiko lana egiteko eskaerak aztertzerako eta baimentzerako orduan.
Orain Gerentziak dauka pilota bere teilatuan. Ez dago aitzakiarik langileon eskubidea den hau, lehenbailehen eta merezi dugun moduan aurrera ez eramateko. TEKAZEL langileok, lana eta bizitza hobeto uztartzeko eta gainera gure eskubidea den telelana edo urrutiko lanerako aukera bermatuta izan behar dugu.
Hau guztiagatik, Gerentziari eskatzen diogu urrutiko lanerako plan integrala arautuko duen akordio proposamena lehenbailehen mahaigaineratzea eta sindikatuokin ahalik eta adostasun zabalena bilatzeko ahalegina egin dezan, hori baita langileon eskubideak ziurtatzeko bermerik sendoena.
Langileon lan baldintzak hobetzeko lan egiten jarraituko dugu.
Erantzun bat “LABek Gerentziari urrutiko lanerako plana mahaigaineratzea eskatzen dio” bidalketan
Iruzkinak itxiak daude.