LABek hauteskunde sindikal hauetan parte hartu duten persona guztiei eskerrak eman nahi dizkie. Eta bereziki LABen konfiantza jarri eta EHU Euskal Herrirako zerbitzu publiko gisa gara dadin, bertan lan egiten dugun guztion lan eskubideen defentsan, euskara eta euskal kulturarekin konprometitua eta pertsona guztiak gure karrera profesionala eta bizitza-proiektua berdintasunez garatu ahal izateko esparru ziur gisa dugun proiektua berretsi duzuenoi. Jarraitu LAB, UPV/EHUko lehen indar sindikal gisa berretsita irakurtzen
Kategoriaren artxiboa: Hauteskunde Sindikalak
Hauteskunde sindikalak UPV/EHUn :: Izan bidelagun, bozkatu LAB!
Murrizketa garaiak bizi izan ditugu azken urteotan, UPV/EHUn ere. Madrilen zerbitzu publikoak ahuldu eta deuseztatzeko erabakiak bultzatu dituzte, krisialdiaren aitzakiarekin austeritatea lege bilakatuz. Gurean, Eusko Jaurlaritzak Madriletik eratorritako neurriak zintzo bete ditu, erabaki propioak alboratuz. Eta UPV/EHUn neurri horien ondorioak, guztiak izan ez badira ere, pairatu ditugu: soldata murriztea, finantziazio eskasa, behin-behinekotasun tasa izugarriak, Lan Postuen Zerrendatik kanpoko kontratuak betikotzeko joera, lan osasunean ez inbertitzeko erabakia….–> Jarraitu Hauteskunde sindikalak UPV/EHUn :: Izan bidelagun, bozkatu LAB! irakurtzen
Hauteskunde sindikalak :: AZPkoon azken 4 urteetako balantzea (2015-2019)
Ekimen eta gai asko jorratu ditu LABek azken 4 urteotan. Garai zailak, konplexuak izan dira: egoera ekonomikoa ‘hobetu’ omen den urteak izan dira, baina langileen lan-baldintzek ez dute hori gehiegi nabaritu: murrizketak pairatzen jarraitu genuen lau-urtekoaren hasieran, behin-behinekotasun tasak izugarriak izan dira; Lan Postuen Zerrendatik kanpoko aldi baterako kontratuak bere horretan mantendu dira, lan osasunean heriotzak eta arriskuak jasan ditugu, EAEko unibertsitate publikoari Jaurlaritzak beharrezko finantzaketa ukatu egin dio… Jarraitu Hauteskunde sindikalak :: AZPkoon azken 4 urteetako balantzea (2015-2019) irakurtzen

LABek martxoaren 26ko hauteskunde sindikaletarako bere hautagaitzak aurkeztu ditu
Gaur eguerdi partean, UPV/EHUko LAB sindikatuak datorren martxoaren 26an izango diren hauteskunde sindikaletarako bere hautagaitzak aurkeztu ditu unibertsitatearen Erregistro Orokorrean. Jarraitu LABek martxoaren 26ko hauteskunde sindikaletarako bere hautagaitzak aurkeztu ditu irakurtzen