Ekimen eta gai asko jorratu ditu LABek azken 4 urteotan. Garai zailak, konplexuak izan dira: egoera ekonomikoa ‘hobetu’ omen den urteak izan dira, baina langileen lan-baldintzek ez dute hori gehiegi nabaritu: murrizketak pairatzen jarraitu genuen lau-urtekoaren hasieran, behin-behinekotasun tasak izugarriak izan dira; Lan Postuen Zerrendatik kanpoko aldi baterako kontratuak bere horretan mantendu dira, lan osasunean heriotzak eta arriskuak jasan ditugu, EAEko unibertsitate publikoari Jaurlaritzak beharrezko finantzaketa ukatu egin dio…Dena, hala ere, ez da txarra izan: eutsi diogu EHUko AZPko enplegu-mailari, berreskuratu dugu zor zitzaigun aparteko paga osoa, bajak lehen egunetik % 100 kobratzen jarraitu dugu, antzinatasunagatiko egun libreak berreskuratzea, erretiro aurretiko lanaldiaren murrizketak mantendu dira, Lan Eskaintza Publikoak baldintza bermedunekin egin ahal izateko akordioak lortu izana, Egonkortasun akordioaren baldintzak iraunaraztea…
LAB, AZP mailan hirugarren indar sindikala izanik, lan eskerga egin du gure lan-baldintzak mantendu eta okertze aldera baino, hobetze aldera egin dezaten; batzuk saldu duten oinarririk gabeko planteamendu hutsalen aurrean alternatiba sinesgarri eta bermedunak bultzatzen, EHUn lan egitea gure bizitza eta osasuna kaltean ez izatea, euskara eta emakumeen eskubideen alde, EHUren finantzaketa publiko lehentasunezkoaren alde, langile guztien lan-baldintza duinen alde, finean.
Hona, bada, azken lau urteotako balantzea. –> Jarraitu irakurtzen