II Plana gauzatzeko aurrerapausoak - Avances en la ejecución del II Plan
|
UPV/EHUko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II Plana
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Euskal Legeak eta Emakumeen eta Gizonen Benetako Berdintasunerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak jasotzen dutenez, bai administrazio publikoek bai enpresek berdintasun planak prestatu behar dituzte, hainbat arauditan ezarritako helburuak betetzeari begira, eta, hain zuzen ere, filosofia horri erantzuten dio UPV/EHUko Berdintasunerako II. Planak. |
Genero indarkerien aurkako UV/EHUren protokoloa
Protokolo honen helburua da unibertsitatean giro segurua mantentzea eta sustatzea UPV/EHU osatzen duten pertsona guztientzat, genero indarkerietatik at. UPV/EHUk ez du genero indarkerien inolako adierazpenik onartuko eta bere esku dauden neurri guztiak hartuko ditu jarrera eta portaera horiei aurre egiteko eta horiek behingoz desagerrarazteko. |