Martxoaren 30ean Hauteskunde Sindikalak: Posta bidezko bozketa

Hemen daukazue UPV/EHUk atera duen argibide-orria martxoaren 30ean, ostegunarekin,  hauteskunde sindikaletan botoa postaz emateko.

Martxoaren 30ean dagokizun hauteskunde-mahaira hurbiltzeko arazoak aurreikusten badituzu, aldez aurretik postazko botoa tramitatu beharko zenuke. Bozka bakoitzak garrantzi handia du!

Gogoratu mahaian bertan botoa emateko zure campusean soilik egin ahal izango duzula, beraz ziurtatu non zauden erroldatuta (errolda zure ikastegiko taulan dago ikusgai, bestela gurekin jarri harremanetan kontsulta egiteko). Posta bidez egitea hobesten baduzu, bi urrats eman beharko dituzu:

  • Lehen tramite gisa Correos-en bidez inprimaki bat bidali behar zaio Hauteskunde Mahaiari, botoa posta bidez emateko borondatea azalduz (inprimakia hemen).
  • Ondoren, zure helbidean jasoko dituzu kandidatura guztiak, berriro ere Correos-era joateko zure botoarekin.

Edozelan ere, parte hartzearen irudia ematearren, LABek hauteskunde egunean bertan bozka emateko aholkua egiten du, beraz, posta bidezko botoa soilik gomendatzen dugu egun horretan bertaratzea ezinezkoa bazaizu.

Martxoaren 30ean BOZKATU LAB!