Irailaren 14an, Arabako campusean egingo duten ikasturte berriaren hasiera ekitaldiaren harira, LAB, STEILAS, ELA eta CGT-LKN sindikatuok elkarretaratzea egingo dugu EHUrako beharrezko finantzaketa exijitzeko eta garatzen ari diren euskal unibertsitate lege berriak EHU indartzeko eta euskal jendarteak dituen beharrei erantzuteko eskatzeko.

Irailaren 14an, 10:45etan, Letren fakultatearen aurrean ikusiko dugu elkar.
Unibertsitate publikoaren defentsan,
Eusko Jaurlaritza: bermatu beharrezko finantzaketa!
Errektoretza taldea: irmo defendatu EHUk behar duen finantziazioa!
Unibertsitate pribatuei mesede traturik ez!