Irailaren 14an, Arabako campusean egin den ikasturte berriaren hasiera ekitaldiaren egunean, LAB, STEILAS, ELA eta CGT-LKN sindikatuok elkarretaratzea egin dugu EHUrako beharrezko finantzaketa exijitzeko eta garatzen ari diren euskal unibertsitate lege berriak EHU indartzeko eta euskal jendarteak dituen beharrei erantzuteko eskatzeko. Prentsaurrekoan komunikatu hau irakirru genuen.
Unibertsitate publikoaren defentsan,
Eusko Jaurlaritza: bermatu beharrezko finantzaketa!
Errektoretza taldea: irmo defendatu EHUk behar duen finantziazioa!
Unibertsitate pribatuei mesede traturik ez!

