Desorekak jardunaldietan

Duela bi aste pasatxo afiliatu baten aldetik jardunaldiaren inguruko kezka eta kexa iritsi zitzaigun, jardunaldi ezberdinen arteko bete beharreko orduen desorekaz jabetuta. Kalkuluak egiten hasi eta konturatu ginen jardunaldi normalizatuan eta jarraian, jardunaldi mistoan baino lau ordu inguru gehiago lan egin behar dela. Hau horrela, arazoa TEKAZELen zerbitzuburuari helarazi genion, zuzentzeko neurriak har ditzan.

Gogoratu nahi dugu, urteko jardunaldia ezartzeko iazko bileren ostean, garaiko Pertsonaleko Gerenteordetzak, 2026ko jardunaldiaren zirkularrean jada 41 ordu gehiagoko lanaldia ezarri zuela, erabaki ulergaitza salatu eta horrela zabaldu genuelarik.

Honenbestez, pertsonaleko gerenteorde berriari eskatzen diogu testuingurua bere osotasunean azter dezan: iazko lanaldiarekiko igoera (nahiz eta EHUn 35 orduko bataz besteko lanaldia itzartuta dugun) eta TEKAZEL langile guztion lana eta bizitza errazago uztartzea egingo duten neurriak hartzearen beharra.

Laburbilduz, nahiz eta ordu gutxi diren, egoera zuzentzeko, jardunaldi normalizatuan eta jarraian daudenen ordutegia murriztea eskatzen diogu.

Amaitzeko, pertsonaleko gerenteordeari, TEKAZEL langileok merezi dugun lana eta bizitza izateko neurri ausartak negoziatu eta hartzeko gonbitea luzatzen diogu, hala jardunaldian, nola telelanean edota urrutiko lanean. Jakitun gara erronka zailean murgildu dela, erlojuz kontrako jardunetan kasu askotan, baina benetan uste dugu langileon onurarako neurriak hartzeko tartea eta aukera badagoela.

Langileon alde borrokatzen jarraituko dugu.