Erretiro egoerara igarotzeko IRIentzako deialdia, ez da bakarrik primak ezabatu direla baizik eta kreditu murrizketak larriki okertu direla

Kontzentrazioa klaustroaren egunean

Unibertsitateak aurreratu zuen azaroan egingo zuela erretiroa hartzeko deialdi berria, eta 2022-11-30ean egin du Plan berriari egokitutako deialdia, bi aukera dituena, haien artean bateraezinak: erretiro partziala eskatzea edo irakaslana murriztea erretiroa hartu aurreko ikasturteetan (eskaera inprimakia).

Deialdi honetan parte hartu ahal izateko baldintzak, bai adinari dagozkionak eta bai jaso daitekeen irakaslanaren murrizteari dagozkionak ere, oso modu larrian kaltetuak izan dira EHUk onartu duen azken Planean.

Horrela, kreditu-murrizketak eskatu nahi dutenentzat (ikus beheko grafikoa):

  • Orain arte kreditu-murrizketak 38 kreditukoak ziren, 5 urtetan zehar, hemendik aurrera 24 kreditukoak izango dira, 4 urtetan zehar. Urte batzuez egokitzapen fasean gaude, eta murrizketen zenbatekoa jakiteko Plan berrietan agertzen diren taulak begiratu behar dira.
  • Irakasle Laboralak 67 urterekin jubilatu beharko dira (nahiz eta 65 urterekin jubilatzeko eskubidea eduki 38,5 urte kotizatuta badute adin hori betetzerakoan), eta murrizketak hartu azken 4 ikasturteetan, 63 urterekin hasita.
  • Mufacekoak 65 urterekin jubilatu beharko dira eta murrizketak hartu azken 4 ikasturteetan, 61 urterekin hasita.
  • Irakasle laboralek kreditu murrizketak hartu ahal izateko, 67 urte betetzen duten ikasturteko abuztuaren 31an jubilatzeko konpromisoa sinatu beharko dute, iraila-urria-azaroan-… urteak betetzen badute ere (batzuk, beraz, 68 urte betetzeko bezperan jubilatuko dira). Mufacekoek 65 urte betetzen duten ikasturteko abuztuaren 31an jubilatzeko konpromisoa sinatu beharko dute, beraz, batzuk 66 urte betetzeko bezpera arte egongo dira lanean.

Bestalde, erretiro partziala eskatu nahi dutenentzat (legeak ezarritako baldintzak betetzeaz gain):

  • erretiro mota hau bateraezina da kreditu-murrizketekin.

Aukera hauetakoren bat eskatu ezean, irakaslea (laborala) bere erretiro adin arruntean jubilatu beharko da, edo aukera izanez gero, borondatezko erretiro aurreratua hartu pentsio txikiagoarekin; Mufacekoen kasuan, 60 eta 70 urte betetzeko tartean. Kasu guztietan inolako kreditu-murrizketarik gabe. Bestalde, adin arrunta baino lehen jubilatzeagatik zeuden pizgarri ekonomiko guztiak desagertu dira (aurretik erretiratzeagatik zeuden kalteordainak).

Beste behin ere salatu nahi dugu Zuzendaritzak hartu dituen gai honekin lotutako erabakiak. Plantilla gaztetu ordez, are gehiago zahartuko eta desmotibatuko da. Irakasleen erretiroa sailetatik modu ordenatuan egin beharrean, erabat desordenatuko da. Negoziazio kolektiboa suntsitua izan da. Eta aitzakia bera erabiliz (aurretiazko erretiroagatik emandako kalte-ordainak ilegalak direla soldata arautua ez direlako), bestelako diru-laguntzak kolokan egon daitezke. Azaroaren 29ko Klaustroan Errektoreari adierazi genion moduan, honako hau izan da EHU existitzen denetik Zuzendaritzak langileen aurka eragindako eraso eta kolperik handiena. LABek jarraituko du lanean neurri hauek bertan behera uzteko, aztertzen ari gara nola egin aurre judizialki gehiegikeria honi (laster informatuko zaituztegu) eta azken asteetan abian jarri dugun kanpainari jarraipena emango diogu.

Erantzun bat “Erretiro egoerara igarotzeko IRIentzako deialdia, ez da bakarrik primak ezabatu direla baizik eta kreditu murrizketak larriki okertu direla” bidalketan

Iruzkinak itxiak daude.