LABek PFEZ-a itzultzea lortu du Doktorego aurreko ikerlariei

Azken urteetan LABetik lanketa berezia egiten ari gara EHUn irakasle-ikertzaile kolektibo batzuek jasaten ari diren prekarietate eta diskriminazio egoerak aldatzeko. Besteak beste, doktorego aurreko ikertzaileen, zein irakasle partzialen lansari urriak, eta aldi baterako irakasleen diskriminazioa (esaterako seiurtekoak ez aitortzean) etengabe salatu ditugu.

Gaurkoan, ordea, berri on batekin gatoz, doktorego aurreko kontratuetan PFEZa ez atxikitzea lortu dugu! LABetik urte hasieran detektatu genuen PFEZ-aren erretentzioa EAEn (EAEtik kanpo salbuespen hau ez dago) erroldatutako pertsonetan ez zela aplikatu behar. Bederatzi hilabetez tematu ostean lortu dugu bidezkoa ez den kenketa hori EHUk ez aplikatzea doktorego aurreko ikertzaileen soldata garbia zertxobait igoz. Eskertzekoa da nominen atalaren langileen lana, azaroko nominan urte hasieratik atxikitutako dirua itzultzea lortu baitute.

Beraz, LABetik joan den urteko 995 €-ko soldata minimoa 2021eko abenduan sinatu zen ikerketa akordioari esker, eta PFEZaren salbuespenari esker, 1.114 €-ra igotzea lortu dugu, %12a. Hala ere, oraindik EHUn doktoradutza egiten ari diren ikertzaileek EHUn graduatu direnek baino 486 € gutxiago irabazten duten hilean bataz bestean. EHUn ikasiriko langileen batez besteko soldata 1.600 € da azken estatistiken arabera (LANBIDE, 2021). Lotsagarria iruditzen zaigu EHUk ikerketa lanerako enplegatzen dituen pertsonei EHUko egresatuei batezbestekoa baino %30 gutxiago ordaintzea. Gainera soldata hau, Euskal Herriko bizi-kostua kontuan hartuta, eta sinatu erazten zaien lan esklusibitatea kontuan izanda, guztiz prekarioa iruditzen zaigu bikaintasunezko ikerketa egiten dutela argudiatzen den era berean.

Ikertzaileen lan-baldintzak negoziatzen jarraitzeko LABek pasa den asteazkeneko Planifikazio Batzordean bilera bat eskatu zion Errektoreordeari eta bere konpromisoa lortu ere. Bilera horretan, LABek doktorego aurreko ikertzaileen soldatak igotzea, gutxienez, atxiki soldataren %100-eko erreferentzia izatea exijituko diogu EHUri (eta ez momentu honetan hitzartuta dagoen %95-eko erreferentzia). Era horretan 1.219 €-ko soldata minimoa lortuko genuke 2023ko urtarrilean. Honetaz gain, ikertzaileen lan-baldintzekin lotutako beste gai batzuk ere mahai gainean jarriko ditugu.

Lan baldintza duinak ere EHUko ikertzaile guztientzat!

2 erantzun “LABek PFEZ-a itzultzea lortu du Doktorego aurreko ikerlariei” bidalketan

Iruzkinak itxiak daude.