
Urriaren 25ean, asteazkenarekin, greba egingo dugu EAEko sektore publikoko langileok. Zerbitzu Publiko guztiak ageriko atzerakada jasotzen ari dira azken urte hauetan eta gure unibertsitatea ez da salbuespena izan. UPV/EHUko langileok ere ondo ezagutzen dugu errotzen ari den joera hau.
Horrela bada, lan baldintza duinen eta langileok galdu dugun erosahalmenaren berreskurapenaren alde, eta oro har, zerbitzu publikoen defentsan eta pribatizazioaren kontra zerbitzu publikoetako langileekin bat egin eta grebara joango gara UPV/EHUko Irakasleak-Ikertzaileak eta Teknikariak eta Kudeaketa, Administrazio eta Zerbitzuetako langile guztiak ere.
– Estatutik datozen mugak ez onartu. Bertan negoziatu eta erabaki
– %10eko soldata igoera orain, aurreko zorra berreskuratu
– Enplegua sortu eta egonkortu
– Publikoa indartu, pribatizaziorik ez
– Lan kargak arindu, jardunaldia murriztu, osasuna bermatu
– Zaintza publikoa, politika feministak
– Zerbitzu publikoetan euskara sustatu eta bermatu
Zatoz gurekin deitutako kontzentrazioetara:
7:30etan zutabeak hiriburuetako sarreretan:
Bilbon: Juan de Garai, EITB, La Salveko zubia
Donostian: Amarako sarrera, Loreako biribilgunea
Gasteizen: Foronda, Mercadonako atea
11:30etan manifestazioak hiriburuetan:
Bilbon: Eusko Jaurlaritzatik (Gran Via, 85)
Donostian: Bulebarretik
Gasteizen: Eusko Legebiltzarretik
