Kategoriaren artxiboa: Mobilizazioa

Batzar informatiboak eta mobilizazioak irakasle-ikertzaileen grebara begira

LAB, CCOO, Steilas eta ELA sindikatuok greba deialdia egin dugu urriaren 11rako, EHUko irakasle eta ikertzaile guztioi zuzenduta. Grebarako arrazoiak eta aldarrikapenak hemen irakur ditzakezue.

Hori dela eta, grebaren inguruko batzar informatiboak eta mobilizazioak antolatu ditugu campus guztietan; horietako lehenak bihar bertan, ostegunean, Gasteizen. Deialdiak honako hauek dira:

– Irailaren 28an, GASTEIZ:

11:00etan, kontzentrazioa Eusko Legebiltzarraren aurrean, Eusko Jaurlaritzak unibertsitate publikoarekiko daukan politika salatzeko eta neurri zehatz batzuk eskatzeko.

12:00etan, batzar informatiboa Farmazia fakultateko Areto nagusian

– Urriaren 2an, BILBO:

12:00etan, batzar informatiboa Ingeniaritza Eskolan (2. eraikina, P1I15 Juntas)

13:00etan elkarretaratzea, Ingeniaritza Eskolaren aurrean (Torres Quevedo ingeniaria enparantza)

– Urriaren 3an, DONOSTIA:

12:00etan, batzar informatiboa Barriola eraikinean (2.04 gela)

13:00etan elkarretaratzea, Carlos Santamaría liburutegiaren aurrean
– Urriaren 5ean, LEIOA:

12:00etan, batzar informatiboa Biblioteka nagusian (7. gela)

13:00etan elkarretaratzea, Mikel Laboa enparantzan

Animatu hurbiltzera eta parte hartzera!

EHUn prekarizaziorik EZ!

Urriaren 11n denok grebara!

LAB, CCOO, STEILAS eta ELA

EHUren prekarizazioa salatu eta ordezkoentzako baldintza duinak eskatu ditugu

Ikasturte hasierako ekitaldiaren egunean elkarretaratzea egin dugu Arabako Letren Fakultatearen aurrean, 180 langile inguru bertaratu garelarik. Aldebakarrez erabakitako ordezko irakasleen politika berriak are murrizketa gehiago dakartzanez, aurrerantzean ere mobilizazioekin jarraitzeko asmo irmoa agertu dugu.

LAB, Steilas, CCOO eta ELA sindikation komunikatua:

LAB, STEILAS, CCOO eta ELA sindikatuok deitutako KONTZENTRAZIOA

EHUko langileen prekarizazioari ez!

UPV/EHUk ikasturteari hasiera emateko ekitaldian LAB, STEILAS, CCOO eta ELA sindikatuok kontzentrazioa antolatu dugu, EHUn dauden prekarizazio eta diskriminazio egoerak salatzeko, baita EHUrako finantziazio nahikoa eskatzeko ere. EHUko irakasle-ikertzaile kolektiboko langile askoren lan egoerak kritikoak dira. TEKAZEL arloko langileen prekarietate maila ere, izugarria da. LAB, STEILAS, CCOO eta ELA sindikatuok zuzendaritza taldeari eta Eusko Jaurlaritzako arduradunei egoera onartezin horiek aldatzeko neurriak har ditzaten eskatuko diegu.

Jarraitu LAB, STEILAS, CCOO eta ELA sindikatuok deitutako KONTZENTRAZIOA irakurtzen

Beste Euskal Herri bat, ‘beste mundu bat’ aldarrikatuko dugu Maiatzaren Lehenean

Bizi dugun krisia egiturazkoa da eta langileen bizimodua zaildu baino ez du egiten, kapitalak aberastasuna metatzen jarraitzen duen bitartean. Hori guztia dela eta, LAB Euskal Herri osoan zehar zortzi mobilizazio egingo ditu Maiatzaren Lehenean, erantzuleak seinalatu eta errotiko aldaketaren beharra plazaratzeko asmoz. Garbiñe Aranburu koordinatzaile orokorrak eta Maider Jauregi komunikazio arduradunak aurkeztu dute sindikatuaren aurtengo irakurketa eta irudia.

Hego Euskal Herriko egoera sozioekonomikoaren azterketa kaleratu du berriki sindikatuari lotutako Ipar Hegoa fundazioak, Ikusmiran txostenaren 13. zenbakia. Azterketa horrek, Maiatzaren Lehenean kaleak betetzeko arrazoiak indartu egiten ditu.

Jarraitu Beste Euskal Herri bat, ‘beste mundu bat’ aldarrikatuko dugu Maiatzaren Lehenean irakurtzen

Seiurtekoak: Eusko Jaurlaritzaren aurrean elkarretaratu gara aldi baterako irakasle-ikertzaileen kontrako diskriminazioa bukatzeko exijitzeko

2023ko urtarrilaren 11n Eusko Jaurlaritzaren aurrean elkarretaratzea burutu dugu Eusko Jaurlaritzak gai honetan daukan erantzukizuna salatzeko.

Abenduan bidali genizuen komunikatuan alderdi batzuk aipatzen genituen; besteak beste:

Jarraitu Seiurtekoak: Eusko Jaurlaritzaren aurrean elkarretaratu gara aldi baterako irakasle-ikertzaileen kontrako diskriminazioa bukatzeko exijitzeko irakurtzen

Aldi baterako irakasle-ikertzaileak: asteazkenean hitzordu bat daukagu seiurtekoak eskatzeko eskubidearen alde

Abenduaren 16ko mezuan jakinarazi genizuenez (https://labehu.eus/blog/seiurtekoak-labek-bultzatutako-epaiaren-sententzia-aldekoa/), seiurtekoak eskatzeko eskubidea lortzetik gertuago gaude. Hala ere, EHUko zuzendaritza zein Eusko Jaurlaritza zuen kontrako diskriminazio hau mantentzen tematzen dira.

Hori dela eta, asteazken honetan, urtarrilaren 11, 12:30etan,  elkarretaratzea egingo dugu Eusko Jaurlaritzaren aurrean (Donostia kalea 1, Gasteiz; bus geltokiaren atzean). Borroka luze honetan, kaltetuak zaretenon parte-hartzea ezinbestekoa da. Horregatik diskriminazio honekin bukatzeko eskatzeko elkarretaratzera hurbiltzeko deia egiten dizuegu. Arabako campusetatik kotxeetan joateko antolatuko gara (jarri zaitez gurekin harremanetan: lab.gasteiz@ehu.eus ).

Seinala ditzagun diskriminazio hau mantentzearen erantzuleak!

Aldi baterako irakasle-ikertzaileek seiurtekoak jaso ahal izateko eskubidea aldarrikatu dugu EHUn

Berriz ere aldi baterako kontratua duten irakasle-ikertzaileek pairatzen duten diskriminazioa amaitu eta egiten duten ikerketagatik dagozkien seiurtekoak jaso ditzaten aldarrikatu dugu UPV/EHUko Errektoretzaren aurrean. Izan ere, hurrengo hilabetean aterako da Ikerketa Seiurtekoak eskatzeko deialdia, eta Estatuko beste unibertsitateetan egiten den bezala, UPV/EHUk eta Unibasq-ek aldi-baterako kontratua duten irakasle-ikertzaileei seiurtekoak aitortu eta ordaintzeko tresna nahikoak ditu, horretarako borondate politikorik balute. Aurreko deialdietan, behin eta berriro eskatu diegu bai errektoretzari zein Unibasq agentziari diskriminazioarekin amai dezaten eta langile guztien eskubidea onar dezaten.

Komunikatua irakurri.

Murrizketen aurkako mobilizazioak: Urriaren 14an  hasitako dinamikari urriaren 20an emango diogu jarraipena

EHUko langileen jubilazio akordioak deuseztatzearen aurka mobilizatuko gara urriaren 20ko Gobernu Kontseiluaren aurrean

Iragarri bezala LABek mobilizazioak burutu zituen pasa den ostiralean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan enplegu publiko duina aldarrikatuz, langile publikoen eros-ahalmena bermatzeko esigituz eta akordio arrotzak salatuz. EHUko langileok ere parte hartu genuen mobilizazio horietan, azkenaldian EHUk bere langilegoari inposatu nahi dizkion murrizketak salatzeko.  Urriaren 14koa murrizketa hauen inguruan LABek abiatuko duen mobilizazio kanpainaren abiapuntua baino ez zen izan.

Jarraitu Murrizketen aurkako mobilizazioak: Urriaren 14an  hasitako dinamikari urriaren 20an emango diogu jarraipena irakurtzen

EHUn inposatu nahi dituzten murrizketak salatzeko abiapuntua izango da LABek urriaren 14an deituriko mobilizazioa

Indarrean dugun jubilazio akordioa borrokatuko dugu

Aste hauetan Hego Euskal Herriko langile publikoak Madrilgo negoziazio kolektiboaren antzerkiari begira jarri gaituzte. Azken urteotan geure lan baldintzak dekretuz edo legez han inposatzea modan jarri da aitzakia bat edo beste dela medio. Urkulluk eta Txibitek dagoeneko bere egin dute Madrilgo inposizioa. Langileok medioetatik jasotzen ari garen informazioak osorik ez izanagatik, murrizketa gehiago datozela ohartarazten dute.

Jarraitu EHUn inposatu nahi dituzten murrizketak salatzeko abiapuntua izango da LABek urriaren 14an deituriko mobilizazioa irakurtzen