Aldi baterako irakasle-ikertzaileak: asteazkenean hitzordu bat daukagu seiurtekoak eskatzeko eskubidearen alde

Abenduaren 16ko mezuan jakinarazi genizuenez (https://labehu.eus/blog/seiurtekoak-labek-bultzatutako-epaiaren-sententzia-aldekoa/), seiurtekoak eskatzeko eskubidea lortzetik gertuago gaude. Hala ere, EHUko zuzendaritza zein Eusko Jaurlaritza zuen kontrako diskriminazio hau mantentzen tematzen dira.

Hori dela eta, asteazken honetan, urtarrilaren 11, 12:30etan,  elkarretaratzea egingo dugu Eusko Jaurlaritzaren aurrean (Donostia kalea 1, Gasteiz; bus geltokiaren atzean). Borroka luze honetan, kaltetuak zaretenon parte-hartzea ezinbestekoa da. Horregatik diskriminazio honekin bukatzeko eskatzeko elkarretaratzera hurbiltzeko deia egiten dizuegu. Arabako campusetatik kotxeetan joateko antolatuko gara (jarri zaitez gurekin harremanetan: lab.gasteiz@ehu.eus ).

Seinala ditzagun diskriminazio hau mantentzearen erantzuleak!