Hokoke dokumentala Gasteizko eta Leioako campusetan aurkeztuko da aste honetan:
Huerta de Peraltan, nekazaritza produktuak ekoitzi eta ontziratzen dituzten Nafarroako enpresa handienetariko batean, lan-hitzarmena betetzen ez dutela oso gutxi esatea da. Langileak -gehienak etorkinak- 11, 12, 13 edo 14ko orduko lanaldiak egiten zituzten, ez zizkieten jaiegunak eta oporrak ordaintzen, ez zizkieten plusak, kategoriak edo antzinatasunak ordaintzen… Eta hori guztia arrazakeriatik zein xenofobiatik gertu zegoen giro zapaltzaile batez inguraturik.
Gehiago jasaterik izan ez zutenean, langileek jakin zuten beren buruak antolatzen, LAB sindikatuaren babesarekin, injustiziei aurre egiten joan ziren, egoera hobetzen joan ziren. Aitzitik, zaurituriko basapiztien gisara erreakzionatu zuten patroiek eta hainbat langile kaleratu eta zigortu zituzten. Langileak, baina, ez ziren kikildu eta greba mugagabe batekin erantzun zuten, langile klase guztiarentzako eredu izan zen greba batekin. Grebalariek 28 egunez erakutsi ziguten zelako balioa duen borroka eta duintasuna antolatzeak, nolako balioa duen esplotazioari eta prekarietateari elkarrekin aurre egiteak.
Langileen aldetiko protagonisten gogorazi dizkigute gertaera haiek, orduko hotz klimatologiko hura, bero solidario hura, kolpe haiek, konsigna eta mobilizazio haiek, eta injustiziari aurre egiteko etsenplu ederra oparitu digute.