Galdera
Irakasle-ikertzaileen soldata baxuak dira EAEko funtzio publikoekin alderatuta. 2006an Eusko Jaurlaritza, UPV/EHU eta bi sindikatuek sinatu zuten ordainsari osagarri gehigarrien inguruko akordioa. Ordainsari sistema honek soldatak duintzea zuen helburu baina hobetzeko tarte handia du soluzioaren zati bat kontratu-mota guztien oinarrizko soldatak igotzea izanik. Sistema sortu zenetik, osagarrien kantitateak ez dira eguneratu erosahalmenean kalte handia eraginez. Gainera urtero deialdia Errektoretza taldeak atzeratu egin du kobrantza bi urtez atzeratuz atzerapenak ordaindu gabe.
Zuen programan agertzen da “Eusko Jaurlaritzarekin akordioak bultzatuko ditugu batetik, gaur egun zaharkituta dauden Ordainsari Osagarri Gehigarrien zenbatekoak eguneratzeko eta, bestetik, deialdiak eta horien ebazpena aurreratzeko, horrela ordainketa bera ere aurreratuaz. Eskaerak kontratuaren lehen urtetik egin ahal izatea ere defendatuko dugu”, azken urteetan egin ez dena. Ez da aipatzen, ordea, langileen ordezkaritza sindikalarekin negoziatzeko asmorik duzunik.
Galderak:
- Lau urteetan sindikatu sinatzaileek zuk gidatzen duzun errektoretza taldeari deialdiak normalizatzea eta kopuruak eguneratzeko eskaerak egin dizkiote eta erantzunik ez dute jaso eta ez da antzeman borondaterik horretarako. Orain agintzen duzu hurrengo agintaldian hori egingo dela. Zer aldatu egin da?
- Osagarrien kantitateak eguneratzea proposatzen duzu, zein portzentaje iruditzen zaizu egoki? KPIa?
- Osagarriak kobratzeko atzerapenaren arrazoiak bi dira: batetik, errektoretzak deialdia onartzeko uda aldera egiten da eta, bestetik, ebaluazioa egiteko sei hilabete baino gehiago behar dela. Aukeratuta izango bazina hurrengo deialdiak urtearen hasieran egingo zenituzke?
- Seiurtekoekin gertatzen den bezala osagarriak atzeraeraginez kobratzea sustatuko duzu?
- Jakina da osagarrien sistema pentsatuta dagoela B edo A tarte berri bakar bat lortzeko, berdin zenbat meritu lortzen diren 5 urteetan. Merituak ebaluatzeko irizpideak errebisatzearen aldekoa zara, ebaluazioa zuzenagoa izateko?
- Zein epetan espero duzu Eusko Jaurlaritzarekin (eta beste agenteekin) akordioak erdiestea? Bitartean, disfuntzio horiek irakasleengan eragiten duten kaltea gutxitzeko neurririk pentsatuta daukazu?
Erantzuna
Lau urte hauetan lan handia egin da Unibasqekin eta Eusko Jaurlaritzarekin galdutako deialdia berreskuratzeko, baina, egia da ez dugula lortu, beste gai batzuekin gertatu ez den bezala, hala nola irakasle laguntzaile doktoreak seiurtekoen deialdian sartzea. Hala ere, agintaldi honetan, ez da izan osagarrien deialdietan atzerapenik, 2020an zegoenaz gain.
Nolanahi ere, zenbatekoen eguneratzea beti komenigarria izan bada ere, gure ustez orain ezinbestekoa da. Horretarako une egokia dugu orain: UPV/EHUra iritsi behar duen finantziazioa handitu eta araudia aldatzea Eusko Jaurlaritzak araudi hori aldatzeko erakutsi duen prestasuna medio. Osagarrien zenbatekoen eguneratzea, gure ustez, solda taren gainerako osagaien antzera egin beharko litzateke.