Irakasle-ikertzaileen soldata baxuak dira EAEko funtzio publikoekin alderatuta. 2006an Eusko Jaurlaritza, UPV/EHU eta bi sindikatuek sinatu zuten ordainsari osagarri gehigarrien inguruko akordioa. Ordainsari sistema honek soldatak duintzea zuen helburu baina hobetzeko tarte handia du soluzioaren zati bat kontratu- mota guztien oinarrizko soldatak igotzea izanik. Sistema sortu zenetik, osagarrien kantitateak ez dira eguneratu eros ahalmenean kalte handia eraginez. Gainera urtero deialdia Errektoretza taldeak atzeratu egin du kobrantza bi urtez atzeratuz atzerapenak ordaindu gabe.
Zuen programan aldaketa esanguratsuak osagarrien sisteman agertzen dira. Izan ere, aipatzen da “Irakasle eta ikertzaileen norbanako osagarrien ordainen eguneratzea adostu Eusko Jaurlaritzarekin eta eragile sozialekin. Norbanako osagarrien metaketaren bidea sinplifikatu eta oinarrizko soldataren bidea indartu euskal funtzio publikoaren erreferentziarekin. Norbanako osagarri gehigarrien C tarteak eskuratzeko antzinatasun eskakizunak gutxitu (1 eta 3 urtera), deialdi galdua berreskuratu eta tarte guztien ondorio ekonomikoak aurreratu ebaluazio urtera”.
Galderak:
Galdera; Zein epetan espero duzu Eusko Jaurlaritzarekin eta eragile sozialekin akordioak erdiestea?
Erantzuna: Ezin dugu epeez mintzatu Errektoretzan sartu eta EJrekin bildu arte.
Galdera; Bitartean, disfuntzio horiek irakasleengan eragiten duten kaltea gutxitzeko neurririk pentsatuta daukazu?
Erantzuna: Finantziazioa eta UPV/EHUk dituen funtsen arabera aztertuko dugu.
Galdera: Osagarrien kantitateak eguneratzea proposatzen duzu. Zein portzentaje iruditzen zaizu egokia? KPIa?
Erantzuna: Izan daiteke erreferentzia bat
Galdera: Osagarriak kobratzeko atzerapenaren arrazoiak bi dira: batetik, errektoretzak deialdia onartzeko uda aldera egiten da eta, bestetik, ebaluazioa egiteko sei hilabete baino gehiago behar dela. Aukeratuta izango bazina hurrengo deialdiak urtearen hasieran egingo zenituzke?
Erantzuna: Hori desiragarria litzateke.
Galdera: Seiurtekoekin gertatzen den bezala osagarriak atzeraeraginez kobratzea sustatuko duzu?
Erantzuna: Hori ere desiragarria litzateke.
Galdera: Jakina da osagarrien sistema pentsatuta dagoela B edo A tarte berri bakar bat lortzeko, berdin zenbat meritu lortzen diren 5 urteetan. Merituak ebaluatzeko irizpideak errebisatzearen aldekoa zara, ebaluazioa zuzenagoa izateko?
Erantzuna: Bai. Ebaluazioak egiten direnean, erabiltzen diren irizpideak berrikusi behar dira beti.