Galdera
Zuen programan, kirol zerbitzua campus guztietan jartzea aurreikusten duzue. Zerbitzu hau UPV/EHUko langileen bitartez ematea aurreikusten duzue ala kanpoko enpresen bitartez?
Erantzuna
Campus bakoitzeko kirol zerbitzua duela 30 urte baino gehiagotik daga, eta urtero bataz beste unibertsitate komunitateko 10.000 pertsona baino gehiagok parte hartu dute jardueretan.
UPV/EHUko kirol zerbitzuek berezko langileak dituzte campusetan. Bizkaian bi teknikari eta administrari laguntzaile bat daude, eta, hiru campusetako Koordinatzailea ere bertan daga. Gipuzkoan eta Araban kirol teknikari bana dago. Langile horiek kirol-programa diseinatzen dute, bai ikasle-lehiaketak, bai jarduera osasungarriak eta kirol-eskolak, eta gehienak kudeatzen eta gauzatzen dituzte.
Hauteskunde-programan kirol-eskaintza ikusaraztearen eta handitzearen aldeko apustua egiten dugu, ongizatean eta osasun publikoan eta indibidualean eragiten duten programen bidez.