Galdera
Programan, irakasle eta ikertzaileei buruzko atalean, kontziliaziorako 4 neurri aurreikusten dira. Neurri horiek dagoeneko sartu dira Berdintasun Planean, eta, beraz, aplikagarriak dira unibertsitate-komunitatearen sektore horretan. Hori dela eta, jakin nahi genuke jada onartuta dauden neurri horiez gain, irakasle eta ikertzaileentzako eta TEKAZELentzako kontziliazio-neurri gehiago aurreikusten dituzuen ala ez?
Erantzuna
Kontziliazio-neurriek etengabe egiten dute aurrera esparru guztietan, eta UPV/EHU eredugarria da beste administrazio eta unibertsitate batzuetarako. Adierazitako neurriak onartu berri den IV. Berdintasun Planean sartu dira. Plan hori gehiengo sindikalarekin adostu da eta bi milioi eta erdi euro baino gehiagoko aurrekontua duten ekintzak aurreikusten ditu. Neurri horiek abian jartzen hasi gara, planak 2024-2028 aldia aurreikusten baitu.
TEKAZELei dagokionez, bereziki, telelana hobetuko dugu, urrutiko lan-modalitatea onartuko dugu, eta programan aurreikusten dugu -nahiz eta eta berdintasunplanean berariaz ez agertu-, ordutegi-malgutasuna ere areagotuko dugula.