Gaur, apirilak 20, AZPko langile funtzionario eta laboralen Plangintza Batzordearen bilera egin da, UPV/EHUko Administrazioak deituta.
Bileran, Administrazioak 2022ko Lan Eskaintza Publikoaren egoeraren berri eman du. Honako hau:
Karreradun Funtzionarioen Barne Promozioa
214 lanpostu eskainita, 297 eskaera aurkeztu ziren, baina 232 baino ez dira onartu.
Meritu hutsezko Lanpostuen kontsolidazioa
Laboralen alorrean 282 lanpostu eskainita (ezohiko prozeduran) 1.316 eskaera aurkeztu dira (horietatik 979 EHUkoen langileenak).
Laboralen ohiko prozeduran, 18 lanpostu eskainita 345 eskaera aurkeztu ziren, baina 309 izan dira onartuak (228 EHUko langileenak).
Funtzionarioen alorrean 518 lanpostu eskainita ezohiko prozeduran 3028 eskaera aurkeztu ziren, eta 2.627 ontzat eman dira (horietatik 1.357 EHUko langileenak).
Funtzionarioen ohiko prozeduran (lehiaketa/oposaketa) 28386 eskaera aurkeztu ziren, baina 25354 ontzat eman dira gaur arte; eta apirilaren 24ra arteko epea zabaldu da alegatutako titulazioaren inguruko gabeziak subsanatzeko.
Azterketak (behin behineko datak dira)
Karreradun funtzionarioen Barne Promozioaren azterketak
Azterketak ekainaren 12, 13, 14 eta 15ean egingo dira, Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultean, arratsaldez.
Funtzionarioen ohiko prozedura
Galdetegiak
Ekainaren 15ean argitaratzeko asmoa du Administrazioak.
Azterketak (behin behineko datak dira)
Azaroaren 18 eta 19an egingo dira, Barakaldoko BEC-en E, D, C eta A taldeko Teknikari orokorrenak.
Unibertstitate Gestioaren Teknikari orokorrena, Biblioteka Laguntzaileen eta Zuzenbideko Teknikariena eta Ekonomiakoena azaroarena 20, 21 eta 22an, Durangoko Landakon egingo dira.
Azkenik, azaroaren 27 eta abenduaren 2 bitartean Leioako Campusean (lekua zehazteke), gainontzeko prozedurak.
Zehazteke dago ere IVAPekin euskara azterketak burutzeko lekuak eta datak.
Hurrengo bilerak
Administrazioak hurrengo bileretarako gaitegi zabala planteatu du, LEParen prozedurak burutu bitartean negoziatzeko sindikatuekin.
Hala ere, gai horiei eusteko ala ez UGT, USO eta CGT sindikatuek, gaurko bileran egon badira ere, ez dute argitu negoziazio mahaietara itzuliko diren. ELA sindikatua ez da azaldu gaurko bilerara, eta ez du momentuz argitu ere negoziazio mahaietara itzuliko den ala ez.