ANKIren inguruko informazioa

Simuladoreak ANKI formatuan sortu ditugu. Erabili ahal izateko aurretik ANKI aplikazioa instalatu behar da, ordenagailuan, telefono mugikorrean, zein tabletean.

Webgune honetatik deskargatu daiteke:

Edo zuzenean telefono mugikorrean instalatu:

  • Android – Play Store: AnkiDroid (Android zaharretan AnkiApp)
  • iOS Apple Store: AnkiApp
  • F-Droid: AnkiDroid

Behin aplikazioa instalatu dugula, erabili nahi dugun galdera sorta web orritik deskargatu behar dugu (anki izeneko esteka).

ANKIn galdera bakoitza karta batean dago. Galdera irakurri eta gero, erantzun zuzena pentsatu behar dugu. Gero “ERAKUTSI ERANTZUNA” sakatuko dugu. Orduan, ondo erantzun dugun, zaila iruditu zaigun, edo erraza iruditu zaigun aukeratuko dugu. Esaten dugunaren arabera, galdera hori maiztasun gehiagorekin edo gutxiagorekin agertuko zaigu.

Karta-sortak gure ikasteko denboraren arabera konfiguratzea aholkatzen dizuegu. Egunean 20 bat galdera ondo ikastea gomendatzen da. Dena den, karta-sortaren aukeren artean, egunero zenbat karta berri ikusi nahi ditugun konfiguratu dezakegu.