Arduraldi partzialeko irakasleek urte luze daramate soldata oso baxuak kobratzen. Izan ere, 41/2008 Dekretuan jasotako oinarrizko soldatek ez dute kontuan hartzen klaseak eta tutoretzaorduez gain egindako lan-orduak (klaseak prestatzea, formazioa, ezinbesteko kudeaketa eta koordinazio lana…). Prekarietate egoera hori leuntzen saiatzeko neurri bat txertatu zen 2010eko irakasle eta ikertzaileen lan- hitzarmenean: sailean arduraldi partzialeko ordezko 2 kontratu egotekotan, sortzeko hurrengoa aurreko batekin batu behar zen arduraldi osoko kontratu bat osatzeko, hain zuzen ere. LOSU 2023ko martxoan indarrean sartu zenetik egoera okertu zen, EHUko gobernu taldeak egindako irakurketa zurrunaren bitartez. Izan ere, arduraldi osoko ordezko irakasleak kontratatu ezin zirela argudiatuta, irakasle plaza bat lortzeko lan- poltsetan zain zeuden irakasle asko miseriazko kontratuak onartzera behartuta ikusi zuten beren burura, arduraldi partzialeko kontratuak bateratu ezinik. Kaltetuek eta unibertsitateko sektore zabalek beste irtenbide batzuk posibleak direla sinetsita, indarrean dagoen EAEko unibertsitate sisteman bitarteko irakaslearen irudia erabiltzen jarraitzea, ekimen batzuk garatu ziren EHUn gai honi irtenbide zuzen bat emateko eskatzeko; tartean, oso jarraipen handia izan zuten irakasleikertzaileen bi greba. 2024/25 ikasturtean aspaldi abiatuta, arazoa egoera berean mantentzen da. Sortu diren laguntzaile doktore plaza berriek arindu dute lan-zama sailetan, baina kaltetutako
kolektibo horrek jarraitzen du miseriazko soldatak kobratzen eta bere lan-atazen zati garrantzitsu bat aitortuta izan gabe. Zuen programan, “Ikas- eta lan-baldintzak: helburuak eta ekintzak” bi ekintza planteatzen dituzu ordezko irakasleen harira: “Ordezkapenak arduraldi osoan egiteko akordio sindikala bilatu eta gauzatu” eta “Arduraldi partzialeko irakasle ordezkoen soldatak duintzeko negoziazio-bidea ireki alde sozialarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin, ordainsarietan egiten duten lana eta benetako proportzionaltasuna kontuan har daitezen.
Gainerako irakasle eta ikertzaileen kolektiboaren ordezkari moduan, ondorengo galderak luzatzen dizkiot Joxe Ramon Bengoetxea errektoregaiari:
- Planteatzen duzue indarrean dagoen EAEko unibertsitate sisteman arduraldi osoko bitarteko irakaslearen irudia pertsonen ordezkapenetan erabiltzea?
- Zure ustez, irakasleek kalitatezko irakaskuntza garatzeko egin behar dituzten irakaskuntzarekin lotutako zeregin guztiak tutoretza-orduetan egin daitezke, ikasleentzako arreta egokiaren kontura?
- Zure programan aipatzen dituzun negoziazioei dagokienez, zein epe ikusten duzu negoziaketa horiek burutzeko?
Erantzunak:
Mila esker. Hautagaitza bat eratzea erabaki genuen unetik, horixe izan genuen buruan. Bai, jardunaldi osoko kontratazioen alde gaude, ordezkapenetan; eta poltsen prozedura arintzearen alde. Hezkuntzan dagoen arintasuna eredugarri zaigu.
Ez, klasetik kanpo, tutoretza-orduekin ez da aski, kalitatezko irakaskuntza bermatu ahal izateko
Premiazko eta larrialdiko epeak izango dira negoziatzeko