Zuen programan, Gobernantza atalean, honako ekintza hau proposatzen duzue: “Klaustroaren Funtzionamenduari buruzko Arautegia aldatu, parte-hartze mekanismoak errazteko, eredu itxi batetik eredu ireki batera igaro, gardentasuna bermatuz.”
Galdera
Zehatz ditzakezu gehiago parte-hartzea errazteko pentsatuta dauzkazuen neurri nagusiak?
Erantzuna
Mila esker. Klaustroaren Funtzionamenduari buruzko Arautegia aldatu, parte- hartzerako mekanismoak errazteko, eredu itxi batetik eredu ireki batera igaro, gardentasuna bermatuz.
- Klaustroaren erabakigune izaera bermatzeko bileren maiztasuna areagotzea proposatzen dugu. Zentroetako ordezkariek txandaka Klaustro ezberdinetan hitza hartzeko txanda planifikatu, zentroko kezkak beste klaustrokideei helarazteko.
- Gobernu Kontseiluko kideen parte-hartzea handitu, proposamenak aurkeztuz.
- Ordezkaritza demokratikoa eta orekatua ezartzeko eztabaida ireki.
Galdera
EHUko Estatutuek ezartzen dituzten baldintzak beteta (beharrezko sinadurak eta forma eta epeak beteta), klaustrokide kolektibo batek Klaustroak bozkatzeko adierazpen bat aurkeztuko duenean, Klaustroan bozkatzea bideratuko duzue?
Erantzuna
Adierazpena Klaustroari dagokion ardura eta Unibertsitateari dagozkion gaiak diren neurrian, konpromiso soziala barne, bozkatzea ez dugu baztertzen, baina saiatuko gara adostasun zabala izan dadin eta ez izatea gai zatitzailerik.