Parte hartzea eta Klaustroa (Ferreira)

Galdera

Zuen programan, Berdintasuna, inklusioa eta gizarte konpromisioa atalean, honako hau jasotzen duzue: “Unibertsitate gobernantzan parte hartze aktiboa sustatzea: Unibertsitate komunitateko kide guztien parte hartzea sustatuko dugu erabakiak hartzeko prozesuetan.”

EHUko Estatutuek ezartzen dituzten baldintzak beteta (beharrezko sinadurak eta forma eta epeak beteta), klaustrokide kolektibo batek Klaustroak bozkatzeko adierazpen bat aurkeztuko duenean, Klaustroan bozkatzea bideratuko duzue?

Erantzuna

Proposamen batek arautegian ezarritako aurkezpen-baldintzak betetzen baditu eta Estatutuen eta/edo arautegiaren arabera klaustroaren eskumenekoak diren gaiei buruzkoa bada, jakina baietz.