Prebentzio zerbitzua (Bengoetxea)

Urteak daramatzagu UPV-EHUko Prebentzio zerbitzuaren gutxinakako desagerraraztea ikusten. Arazoak daude UPV-EHUn medikuak eta erizainak kontratatzeko, eta orain arte hartu izan diren neurri bakarrak zerbitzua pribatizatzera eraman dutenak izan dira, horrek ekarri duen kalitate eta gertutasun galera nabarmenarekin.

Galdera

Ba al duzue pribatizazioarekin bukatzeko eta egoerari konponbidea emateko asmorik? Egoera larri honen aurrean zer aurreikuspen dauzka eta zer neurri hartuko du zuen taldeak?

Erantzuna

Mila esker. UPV/EHUk medikuak eta erizainak kontratatzeko arazoak izan ditu. Orain arteko neurriek zerbitzua pribatizatzera eraman dute, eta horrek kalitatea eta gertutasuna galtzea eragin du. Aztertu behar dira honi buelta emateko konponbideak, eta adostu behar ditugu Unibertsitatean.