Burokraziaren kanpo ebaluazioa (Ferreira)

Galdera

Programan aurreikusten duzue kudeaketa prozesuetatik kendu daitekeen burokrazia detektatzeko eta beharrezkoak ez diren oztopoak eta izapideak ezabatzeko enpresa bat kontratatzea.

Beharrezkoa ikusten duzue kanpoko enpresa bat kontratatatzea zeregin hori egiteko? Ez duzue uste UPV/EHUko langileek hori egiteko gai direnik?

Erantzuna

Asko baloratzen dugu UPV/EHUko langile guztien ezagutza, esperientzia eta konpromisoa administrazio-prozesuen kudeaketan eta gure erakunderako hobekuntzen etengabeko bilaketan. Esan gabe doa ez dugula zalantzarik UPV/EHUko langileek zehatz-mehatz ulertzen dituztela gure komunitateko prozedurak eta beharrak, eta ezagutza hori funtsezkoa da administrazioa sinplifikatzeko edozein proiektuk arrakasta izan dezan.

Hala ere, gure erakundearen konplexutasuna kontuan izanik, kanpo-ikuspegi independente bat gure burokraziaren sinplifikazioarentzat oso onuragarria izango litzakeela uste dugu. Kanpo-ikuspegi horri esker, erakundearen barruan gaudenontzat hain agerikoak ez diren hobekuntza-arloak identifikatu ahal izango dira.

Kanpoko laguntza horrek UPV/EHUko langileek sinplifikazio burokratikoko prozesuan egiten duten lana osatzeko eta indartzeko balioko du, ez hura ordezkatzeko. Lankidetza horrek ikuspegi zabalagoa eta objektiboagoa sortzea du helburu, sinplifikazio-prozesua bizkortzeko.